Azken hiruhilekoan Lobianon egingo diren tailerren eskaintza

29.09.11
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak Lobiano Kultur Gunean aurtengo azken hiruhilekoan egingo dituen tailerrak aurkeztu ditu. Eskaintza irekia da eta herritar orori zuzentzen zaio. Tailerren berri emateko kartela argitaratu eta zabaldu da. Izen emateak oraindik zabalik daude edo bete gabe dauden plazetarako eta bete artean zabalik mantenduko. Izen-emateagatik ordaindu beharreko kopurua ezberdina da, orduen eta eginkizunaren arabera. Garestienak 27 euro balio ditu eta merkeenak, aldiz, 18 euro. Nolanahi ere, langabetu, ikasle eta gazte txartelaren titularrek deskontuak izango dituzte.

Kultura alorrak proposamena ezagutarazteko kartela argitaratu du. Kartelean Lobianon egingo diren hiru tailer planteatzen zaizkigu ermuarroi, zeinak irailetik abendura bitartean gauzatuko diren. Izen-emateak Lobiano Kultur guneko bulegoetan eta telefono bidez (943 708700) egin daitezke astelehenetik ostiralera, goiz nahiz arratsaldeko ordutegian.

Programatutako tailerren zehetasunak:

  • Astelehena: urriaren 3an hasi eta abenduaren 19an bukatuko den eskulanen tailerra, 18 ordu iraungo dituena. Ordutegia: arratsaldeko 7etatik gaueko 9etara. Eskulanetan hasteko tailerra izango da. Prezio orokorra 27€ dira eta deskontua izan dezaketenentzat (langabetu, ikasle eta Gazte Txartela dutenek) 18 euro.
  • Asteartea: Urriaren 4tik abenduaren 20ra bitartean 18 orduz flamenkoa dantzatzen ikasteko den tailerra egingo da, arratsaldeko 7etatik iluntzeko 9etara bitartean. Izen-emateak 27 euro balio ditu eta bederatzi gutxiago deskontua dutenentzat.
  • Osteguna: Urriaren 6tik abenduaren 1ra bitartean 18 bitxi eta objektuak birziklatzen ikasteko tailerra egingo da, arratsaldeko 7etatik iluntzeko 9etara bitartean. Izen-emateak 27 euro balio ditu eta bederatzi gutxiago deskontua dutenentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan