Goizak xakean, udal liburutegian

29.09.11
Udal Liburutegia

Irakurketa eta prentsa geletan xake-joko bana ipini eta bi urtera udal liburutegiak hala nahi duten pertsona guztiei mahai-joko hau praktikatu edo hobeto ezagutu dezaten, hainbatek adimenaren kiroltzat jotzen baitute.

Hemendik aurrera, hilabeteko lehen larunbatean Ermuarrak xake taldeko kide bi liburutegian izango dira bazkideekin jokatzeko, horien zalantzak argitzeko eta, batez ere, arauen, partida hasteko edo bukatzeko moduen, taktika, estrategia eta abarren inguruan aholkuak emateko.

Xake zaleei edo ikasi nahi dutenei horretan jarduteko espazio berria eskaini nahi zaie. Proposamen irekia da adin guztietakoentzat, haur, gazte nahiz helduek parte hartu dezaketelarik. Batzuk jokoan aritzearekin nahiko izango dute eta beste hainbatek begiraleen aholkuak nahiago izango dituzte. Ermuarrak Xake taldeak beharrezko materiala jartzeaz arduratuko da eta udal liburutegiak joko edo kirol honen inguruko liburu eta ikus-entzunezkoak biltzen dituen irakurketa diseinatu du.

Material guzti hauek Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean eskuragarri daude, aretoan bertan kontsultatu edo etxera eraman ahal izango dira.

Xakean jarduteko lehenengo larunbat goiza, urriaren 1ekoa izanen da, eguerdiko 12:30etatik ordu 2etara bitartea. Nahi duen guztiak parte har dezake, baldintza bakarra figurak mugitzen jakitea da.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz