Herriko gizarte eta hezkuntza alorretan diharduten eragileen artean harreman sare egonkorra sortzea,tokiko mahaiaren helburu
Tokiko Gizarte eta Hezkuntza mahaia bigarrenez bildu berri da. Alor horietako eragileek atzo goizean bildu ziren Lobianon. Bileran ikastetxeetako ordezkari eta profesionalak, Guraso Elkarteetakoak, herriko beste zenbait kolektibotakoak eta gure udaleko teknikari hainbat izan ziren. Bigarren bilera horretara bertaratutakoek ikastetxeetan eta herriko hainbat eragilerekin elkarlanean jardunez iazko 2010-2011 ikasturtean garatu izandako hainbat praktika eta esperientzien berri zuzena izan zuten. Esperientzia praktiko horien balorazioaz gain, Terrassatik etorritako ordezkari bik hango hezkuntza planen berri eman zuten.
Saioan nahiz mahaian zabaldu zen ideia nagusia ondorengo hau izan zen: herrian gizarte eta hezkuntza alorretan diharduten eragileen artean harreman sare egonkorra sortzea oso garrantzitsua dela, horri esker lan ildoak partekatu eta elkarlanean lantzeko, adinez txikikoen mesedegarri izango direnak. Xede horretan aurrera egiteko eta emaitza hobeak lortzeko lankidetza eta kooperazioa bultzatu behar direla ebatzi zen. Hori horrela eta helburuetan aurre egin ahal izateko, tokiko gizarte eta hezkuntza mahaikideek hiru hilean bildu ahal izango dute, planteamenduak eta proposamenak elkarrekin lantzeko.
Bilera horretan gure udalak hezkuntza komunitatearen esku jarrita dituen zerbitzu ezberdinen berri biltzen duen agiria banatu zen. Saioa herriko alkate Carlos Totorikak ireki zuen. Bileran izan zen Gizarte-ekintzako zinegotzi Fernando Lecumberri eta, baita ere, Lorena Lopez eta Jose Luis Araujo zinegotziek.
Bileran aurkeztu eta erabilitako agiriak:
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.