Musika, filma, liburu eta aldizkariak hizkuntza ezberdinetan

05.10.11
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak hizkuntza desberdinetan daukan material gehiago erosi eta antolatu egin du kontsulta errazteko asmotan, material hauen erabiltzaileen eskaerei so eginez.

Liburutegian dauden hizkuntza desberdinetako material gehienak maileguan eraman daitezke, hiztegiak eta erreferentziako obrak izan ezik. Gaur egun, Liburutegiko katalogoan 31.541 titulu daude, liburuak, aldizkariak, filmak dvd formatuan, CD-ROMak eta musikako CD-ak, besteak beste.



Udal liburutegiak mailegatutako hizkuntza ezberdinetan dituen materialak
Materialak Hizkuntzak
Gazteleraz 19.882
Euskeraz 8.245
Elebidun (gaztelera/euskera) 1.756
Ingelesa 1.167
Katalana/Gailegoa 200
Frantsesa 86
Arabiarra 86
Alemanera 57
Italiera 38
Urdu/Txinera/Errumaniera ... 24
Guztira 31.541

Euskaraz eta gaztelaniazko materialak elkarren ondoan eta liburutegiko apalategi berdinetan daude kokaturik; beste hizkuntzetan dauden material gehienak (%5,3a) batu eta berezitu egin dira bilaketa errazteko asmotan. Aurten beste hizkuntzetan dauden materialen bilduma (1.600 titulu) %22a hasi da, jasotako dohaintzei esker, erosketen bidez eta prozedura teknikoa burutzeko (katalogazioa eta antolakuntza) beharrezkoak diren itzulpenekin lagundu diguten pertsonen laguntzari esker.

Helduen gelan beste hizkuntzetan dauden eleberriak kokatzen dira, eta bizkarrean jarri zaien bandera batek identifikatzen ditu , liburuak gehi dagokien pelikula jatorrizko bertsioan taldeka antolatu dira, autoikaskuntzako metodoak, CD-ROMak. Speak Up aldizkaria, eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakurketa eta gramatika liburuak ere gune honetan aurki daitezke.

Umeentzat txoko berezi bat dago, non ipuinak irudizko albumak dauden. Hemen ingelesez eta arabiarrez idatziriko materialak dira ugarienak. Aldizkariak eta hizkuntza anitzeko hiztegiak ere badaude.

Ikus-entzunezkoak (filmak, dokumental, musika, etab), aldiz, elkarrekin daude, eta pertsona bakoitzak karatulan iragartzen diren hizkuntzen artean ikusi edo entzuteko interesatzen zaiona aukeratu dezake.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz