Liburu eta ikus-entzunezkoak elkartrukatzeko gunea

06.10.11
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak eraikineko sarreran liburu eta ikus-entzunezkoak elkartrukatzeko gunea kokatu du. Nahi duten pertsonek liburuak, dvd-ak eta cd-ak utzi edo har ditzatela da ekimen honen helburua.

Elkartrukea gizadia bezain zaharra da, eta egungo egoeran, non dirua urri den, sistema hau irudimenez suspertu nahi da, pertsona, leku eta beharretara moldatuz. Hala ikusten dute udal Liburutegian, non harreman ez-komertzial, eskuzabal eta altruistak aldarrikatzeko, “objektu kultural”en elkartruke gune hau proposatzen duten. Horrela edozein pertsonak etekina atera dezake, dagoeneko erabiltzen ez duena uztean zein gustatu edo behar duen zerbait lortzean.

Ekimen hau urteko azken hiruhilabetekoan egongo da proba moduan, eta emaitzen arabera datorren urtean mantentzea ala ez baloratu da.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat