Ymedio Teatro konpainiak … y la Leyenda de Maese Pérez el organista antzezlana dakar

07.10.11
Kultura eta Gazteria

Ymedio Teatro konpainiak ‘… y la Leyenda de Maese Pérez el organista’ tituluko obra antzeztuko da bihar haurrentzako antzerki programaren barne.. Emanaldi bakarra izango da Ermua Antzokian egingo, arratsaldeko bostetatik aurrera. Sarrerak lau euro balio du. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du. Antzelanean parte hartzen dute Alex Ramos ermuarrak, Meri Fernandezek eta Santos Sanchezek, zuzendaritza ere daramanak.

Sinopsia

Hiru pertsonaia deserrotuak, norabide zehatzik gabekoak, kinkilari eta iruzurtiak, nolanahi ere bizizale erromantikoak, mila tramankuluz beteriko gurdi zahar eta pisutsu bat arrastaka ekarriz herrira heldu dira. Horien izenak Epitafio, Fosa eta Cementerio dira. Beraien asmoa, dena sendatzen duen edabe magikoa saltzea da, baina jendea iruzurraz ohartzean eta lintxamendu publikoa ekiditeko, komediante inprobisatu bezala jardutera behartuta ikusten dira, zer eta ''...Y la leyenda de Maese Pérez el Organista'' antzeztuz.

Publiko guztietarako pentsatuta dagoen muntaia bat dugu hau, umorez egina eta etengabe Bécquer-en errimak erabiliz, non protagonistetako bat Alex Ramos ermuarra den.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan