Partaidetza handia eta marka onak J. Merino Memorialaren XXIV. lasterketan

11.10.11
Kirolak

Gaztela eta Leoneko kultur Zentroak bere kultur eta kirol astearen hogeita zortzigarren edizioa bukatu berri du. Horren barne, igandean Merino memorialaren XXIV. hiri lasterketa korritu zen, zeinean parte hartze eta giro nabarmena izan ziren. Guztira laurehun korrikalarik baino gehiago eman zuten izena kategoria ezberdinetarako, hiru urteko benjaminetatik hasi eta beteranoetaraino. Horietatik 120 ermuarrak ziren, eta gainerakoak Eibar, Durango, Elgoibar, Bilbao, Santander, Burgos, Gazteiz eta Madriletik etorritako korrikalariak.

Senior maskulinoen taldean, irabazlea eritreako Workneh Fikire izan zen. Korrikalariak hamar mila metroak korritzeko hogeita hamar minutu eta bi segundo behar izan zituen. Podiumean horrez gain beste bi kirolari izan ziren, magrebeko Anouar Dabab (30’:11”) eta Gasteizko Gontzal Sanz (30’:22”). Estatuko lehen korrikalaria gasteiztarra izan zen. Helmugaratu zen lehen ermuarra José Angel Muñoz izan zen, bederatzigarren tokian eta 34 minutu eta berrogeita hamazazpi segundoko denbora eginez. Santiago Fuertes Ferrera 57 urteko ermuarrak egindako lasterketa ere aipatzekoa da, sailkapen orokorrean hamalaugarren geratu baitzen, ibilbidea betetzeko 36 minutu eta 48 segundo erabiliz.

Senior femeninoetan aldiz, lehen hiru atletak ondokoak izan ziren Marta Tigabea madrildarra (36’:01’’), Saida Elmehdi (36’:04”), eta hirugarren Brahane Ragassa (36’:20”). Talde honetan helmugaratu zen lehen ermuarra Sonia López izan zen, seigarren postua sailkatuz, 37’:29” erregistroarekin.

Eguraldia lagun izan zen eta goiz erditik aurrera eguzkia eta beroa izan ziren nagusi. Kirola egiteko egun beroegia izan zen, behar bada. Memorialean ez zen izan gorabeherarik, guztia Gaztela Leoneko antolatzaileek prestatu bezala atera baitzen. Horretan, elkarteari urtero laguntzen dioten boluntario ugariren lana eskertu behar delarik.

Jarraian jaso ditugun kategorien sailkapenak pdf formatuko zerrendetan eskaintzen dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da