Herriko LHko ikastetxe guztietako 180 lagunek hartu dute parte ingurumeneko Coastwach 2011 kanpainan

13.10.11
Ingurumena

171 ikasle eta 9 irakaslek parte hartu dute Coastwach 2011 izeneko ingurumen kanpaina europarrean. Azterkosta ekimenaren 2011ko edizioa jendetsuena izan da. Herrian ditugun Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeek hartu dute parte: LH Ongarai CEP, Eskolabarri, LH Sallabente CEP, San Pelayo eta Anaitasuna Ikastola. Eguraldia alde izan dute partaideek. Ingurumen udal zinegotzigoak bidaia ordaindu zien eta horretarako Debara zihoan trenean bagoi osoa erreserbatu zuen. Taldeak datuak jaso eta hainbat galdetegi bete zituen, horiei esker gure kostaldearen osasuna zein den ebaluatu ahal izango delarik.

Deba da Ermuak itsasora irteteko duen ate naturala. Bien arteko harremana Deba ibaiaren arroan hezurmamitzen da. Gure bizimoduak kostaldeari nola eragiten dioen ikusteko aukera emanen digu; ibaira egiten ditugun isurketak, animali eta landareekiko presioak, eta abar aztertuz gero.

Europan Coastwach eta Euskadin Azterkosta izenekoa kanpaina horrek bere hogeigarrena urteurrena bete du, 2011n. Kostaldearen egoera zein den aztertzen da, ura analizatuz eta kostaldera bertara joanik landare nahiz animalien benetako egoera aztertuz. Bildutako datuak Bilboko koordinatzaileei igortzen zaizkie, horiek gorde eta estatuko ordezkariei pasa diezazkioten.

Aurtengo edizioaren ezaugarri nagusienak bi izan dira; inoiz baino partaidetzarik altuena eta udazkenekoa baino udaberriko ematen zuen eguraldia. Bidaia eta landa lana, Ingurumenarekiko sentsibilizazio udal zerbitzuaren baitan egin da.

Datu-bilketan ikasleek sei esperimentu gauzatu dituzten, gehien gustatzen zaizkienak. Itsasoko uraren hainbat parametro eta aspektu neurtu ahal izateko egindakoak: uhertasuna, nitrato eta fosfatoen kopurua edo uretan dagoen oxigeno maila, besteak beste. Horrez gain, urarengan eragin negatiboa duten eta hori kutsatzen duten gaiei ere erreparatu zieten.

Deban egindako landa lanaren bidez, ikasleek animali eta landareak identifikatzeaz gain, kostaldean ekosistema bizia eta kontserbazioaren aldetik egokia dugula frogatu dute.

Ikasleen artean urtero jakin-minik handiena pizten duen gauza, Facies Flysh izeneko fenomeno geologiko ikusgarria da, zeina Arneillo izenez ezaguna den zonaldean ikus daiteke.

Nolanahi ere, ikasleei zirrara berezia egiten die aurkitzen dituzten animaliak identifikatzeko prozesua. Aurten, ikusi eta sailkatutako animalien artean ondorengoak izan dira: olagarroak, itsas anemona keta izarrak, belakiak, lapak, peontzak eta ermitauak, besteak beste.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko