XXII. San Martin azokarako izen-emateak zabalik

14.10.11
Euskara

San Martin azaroaren XXII. edizioa azaroaren 12an, ospatuko da. Bertan izena emateko epea zabalik dago eta urriaren 21ean itxiko da. Azoka honek sei produktutako modalitate ditu: fruta eta ortuariak, gazta, sagardoa, txakolina, ogia eta eztia. Partaideak derrigorrez ekoizleak izan behar dira eta ustiategi propioa izan behar dute. Ezti, sagardo eta txakoli modalitateei dagokienez Bizkaiko udalerri guztietako ekoizleek parte hartu ahalko dute, eta fruta eta ortuariak, gazta eta ogia atalei dagozkien modalitatetan, berriz, aurreko urteetan bezela, ekoizleak Durangaldeako nahiz Lea-Artibaiko eskualdekoak izango dira, salbuespen moduan gure mugakide den Eibarko ekoizleek ere parte hartzeko aukera izango dute.

Oinarriak eta eskabidea, dagoeneko, gure web orrian argitaratu dira, interesatuek ikus dezaten eta dituzten zalantzak argitze aldera.

Behin izena eman eta gero antolatzaileek oinarriak zuzen betetzen direla ziurtatzeko ustiapena ikustera joan ahalko dira, antolakuntzak hala irizten badu. Bestalde, eskaera kopurua dauden postuak baino gehiago izanez gero, oinarrien arabera jokatuko da eta aukeraketa irizpideak beteko dira. Aukeratutako baserritarrei telefonoz deituko zaie, euren eskabidea onartu edo ezeztua izan dela baieztatzeko eta azaroaren 10ean, Euskal Birusa Kultura Elkarteak zozketa publikoaren bidez, postuen esleipena egingo du Lobiano Kulturgunean arratsaldeko 19:00etan, postu batzuk Orbe plazan egongo baitira eta besteak inguruko kaleetan. Postuei dagokienez, bestalde, aurten metro kopuru gutxiago dagoenez, partaidetza bermatze aldera, antolakuntza hainbat aldaketa egin ditzake.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin