Yoio Cuesta kantariaren ahots sentsuala, Lobianon entzungai

14.10.11
Kultura eta Gazteria

Yoio Cuesta espainian eta jazz musikan dugun ahotsik nabarmenetakoa da, urte honetan bere taldeko lider bezala estreinatu berri dena. Bihar iluntzeko 8etan, Lobianon ikusi eta entzuteko aukera izango dugu. Sarrerak 8 euro balio ditu. Lan honetan jazz eta blues musiken hastapeneko izpirituari heldu nahi izan dio Yoio Cuestak, esklaboen bizitzari lotutako doinu afro-amerikarrak berreskuratu nahi izan ditu, baita emozio handiko baladak ere, hauek ere oso hurbil baitaude bluesaren eta beltzen musika espiritualen hizkuntzetatik.

Horrexegatik dugu pianoa ez baizik eta gitarra protagonista, gitarra estu lotuta baitago landa eremuko musika beltzaren sustraiekin.New Yorken sortutako Dan Rochlis gitarra jotzailea, jazz eta blues mintzairan oso aditua, da taldearen baitan egiteko garrantzitsu honetaz arduratzen dena. Taldea ibilbide luzeko musikari handiekin osatzen da: Francisco Manuel Loque kontrabaxua, Gonzalo Maestro bateria-jolea eta Moises Sanchez piano-jolearekin hain zuzen ere.

Ikuskizuna oso zaindua da eta Yoio Cuestaren ahots nabarmena

Jazz ahostunaren laukote klasiko honi harizko sekzio bat gehitzen zaio –biolina eta biola edo harizko laukotea-, eta horrek halako dotoretasuna ematen dio Back to the 40´s lanari, baina konplexutasun fin bat ere, nazio mailako jazz proiektu batean guztiz ezohikoa dena.

Agertokia guztiz zaintzen dute, ñabardurak oro ondo zaintzen dituzte, nola jantziak hala errepertorioa interpretatzeko musika-tresnak –guztiak dira 1950. urtekoak baino lehenagokoak–. Halatan, proiektu hau ahantzi ezinezko esperientzia da ikus-entzuleentzat.

Back to the 40´s antzokietan eta auditorioetan interpretatzeko proiektua da, benetakotasuna eta kalitatea babesten ditu, edozein ikuslerentzat produktu ona, erakargarria eta ulergarria bihurtzen duten alderdiak albora utzi gabe.

Eta hori guzti hori Yoio Cuestaren presentziarekin eta bere ahots paregabearekin, biak baitira protagonista nagusi.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan