XXIV. Mikologi Jardunaldietan Alex Soto saltaria omenduko da

17.10.11
Gizartea

Herriko Mikologia Jardunaldien hogeita laugarren edizioa ostegunetik igandera bitartean gauzatuko da. Azken edizioetako bideari jarraiki, osteguna kirolari dedikatuko zaio. Irekiera eta lehen ekitaldia Alex Soto Iglesias saltaria omentzeko izango da. Soto gaztea promesa kategorian dago orain, eta hainbat aldiz Espainiako txapeldun izan da. Horrez gain, jubenilen Munduko txapelketan brontzezko domina jantzi zuen, 2,18 metroko jauzia egin eta hirugarren postuan geratu ondoren. Alex Soto atletismoan oso gaztetatik hasi zen, Sallabente ikastetxean bertan. Urdaneta klubera pasa zen ondoren, Lleidakoaren kide ere inazik. Egun EHUko taldearekin ari da. Iazko urtean ez zuen txapelketetan parte hartu, lesioa izan, ebakuntza egin eta errekuperatzen denbora behar izan duelako. Arratsaldeko azpi eta erdietan harrera egingo zaio herriko plazan eta gaueko bederatzietan berarekin batera afaria egingo da elkarte gastronomiko batean.

Ostiralean, hitzaldi didaktikoa egingo da. Horretan Pablo Garcia Azkarate adituak Mertxela eta udaberriko askomikotinoei buruz azalpenak emango ditu. Ekitaldia arratsaldeko zazpietarako iragarrita dago eta Lobiano Kulturgunean egingo. Larunbateko eguna, perretxiko eta onddoak biltzeko erabiliko da herriaren inguruko mendietan zehar. Arratsaldean, bildutako aleak sailkatuko dira, hurrengo eguneko goizean erakusketa jartzeko. Iluntzeko zortzietan Iñigo Urki amagoaren ekitaldia iragarrita dago. Plaza girotzeko, musika ere zango da.

Igandean aurtengo edizioari amaiera emango zaio. Jarduerarik garrantzitsuena goizeko erakusketa izango da, herriko plazan jarriko dena. Halaber, dastatze, eskulanak, musika eta bestelako ekitaldiak ere izango dira.

Jarraian pdf formatuan egitaraua uzten dizuegu. Eta horrekin batera, 2008. urteko edizioan atera genituen argazki sorta.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera