‘Kimika Bizirik’: Zientzia %ko ehunean

20.10.11
Ekonomi Sustapena

Ermuak Kimikaren Nazioarteko 2011 urtearekin bat egingo du eta Zientziaren astea ospatuko datorren azaroaren 7tik 18ra bitartean. Horren barne ‘2011 Kimika Bizirik’ goiburuko tailer zientifikoak prestatu eta gauzatuko ditu herriko ikasle gazteentzat. Tailer horiek elkar finantzatuko dituzte FETYC Fundazioak eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak. Programa eta tailerrak Lehen Hezkuntzako hirugarren eta DBHko lehen zikloetako ikasleentzat pentsatuta daude.

Toki Garapeneko alorrak zientziari dedikatzen zaion nazioarteko kimikaren urtea hau baliatu nahi du gure gazteen artean kimikagatiko interesa sustatu eta pizteko xedez. Hori horrela, 10 urtetik 14ra bitarteko gazteei zuzendutako ‘Kimika Bizirik 2011’ programa prestatu du.

‘Kimika Bizirik 2011’ programak agerian jarri nahi du zientzia horrek gure gizartean duen garrantzia, kimikari esker gure gizartean aurrerapen ugari garatu baitira, guztion erosotasunerako. Hortaz, ‘Kimika Bizirik 2011’ programaren bidez gure gizartean aurrera egiteko eta zientzi eta teknologi eremuak garatzeko, Kimikak jokatu izan duen ezinbesteko papera agerian jarri nahi da.

Programaren barne hainbat erreakzio kimiko azalduko dira, horretarako sei esperimentu egingo direlarik. Esperimentu horien bidez taldeetako ikasle gazteen inplikazioa eta parte hartzea bilatzen saiatuz. Esperimentu horien bidez herdoiltzea, akzio-erreakzioa, prezipitazioa, eta beste hainbat fenomeno ikusi eta landuko dira.Tailerrak Mad Science enpresarekin batera egingo dira, hezkuntza eta aisialdi jarduerak uztartzen liderra den enpresarekin. Zientzia eta bere baloreak ikasi eta irakasteko modu berritzaileak landu dituena.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik