Udako azken apurrak postaletan ditugu

20.10.11
Euskara

Tahilandiatik, Himalayatik, Lekeitiotik, Laredotik, Mozanbiquetik, Norvegiatik, Frantziatik, Coniletik... eta hainbat leku ezberdinetik animatu da jendea oporraldian tartetxo bat hartu eta postala idazteko. Horrela bada, parte hartu izan duten lagun guztiei esker burutu da udako XI Posta lehiaketa. Pasa den astean, bi ordu luzez lau lagunek osatuko epaimahaia batu eta kategoria bakoitzeko hiru postal onenak aukeratu zituzten. Ez zen lan erraza izan, postal guztiak oso erakargarriak baitziren. Dela lekuaren deskripzioa, dela bizitako egoeren kontaketa, umore kutsua, narraziorako originaltasuna, idazkera edo postal bera; iritzien elkartrukatze luze horren ondoren eman zuten ebazpena. Jasotako postal guztiak liburutegian jarri dira ikusgai, guztiok ikus eta ezagutu ditzagun.

Atzokoan aldiz, Ermuko Haur liburutegian, irabazle guztiak eta hainbat lagun bildu ziren sariak banatzeko ekitaldira. Ekitaldia polita izan zen, bertaratutakoek bazekiten udal euskara zerbitzuko kideen deia jaso eta gero sariren bat jasoko zutela, baina ez zekiten hurrenkera eta emaitza zehatza zein zen; horrela, sariak banan-banan eman ziren eta postal irabazleek postala jendaurrean irakurri zuten. Saria banaketa ondorengo sailkapenari jarraiki egin zen:

Nagusien kategoria:

  • Lehen saria: Ladakh, Roberto Rekalde ( saria: Bi lagunendako asteburu pasa landetxe batean).
  • Bigarren saria: Lekeitio, Lur, Goiatz eta Josu (saria: bi lagunendako egun-pasa spa batean).
  • Hirugarren saria: Mozambique, Endika eta Ainara (saria: bi lagunendako afaria).

Gazte txokoa:

  • Lehen saria: Conil, Andoni (saria: 50 eurotako erosketa txekea).
  • Bigarren saria: Valentzia, Esther Molinero (saria: 40 eurotako erosketa txekea).
  • Hirugarren saria: Suitza, June Aranberria (saria: 30 erotako erosketa txekea).

Zorionak guztioi. Datorren urtean gehiago. Animatu zaitezte!

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik