Motorzaleen V. Dakota jaia

21.10.11
Gizartea

Motor zaleen jaiaren edizio berria ospatuko da bihar Ermuan. Jaia dela-eta, Probaleku kale itxi egingo da, larunbat eguerditik –Probaleku eta Hergatik Brasilena dastategira doan Zubiaurreko tartea- igande goizaldera bitartean. Jaiaren antolatzailea Dakota Pub establezimendua izaten jarraitzen du, bosgarren urtez. Ekimenak oso harrera ona eta partaidetza handia lortu ditu, aurrekoetan 300 motor inguru bildu zuelarik gure herriko kaleetan zehar.

Aurtengo edizioak bi nobedade nagusi dakartza. Batetik, urteroko antolatzaile diren Dakota Pubeko Paqui López eta Menchu Marcosek Bizkaiko Harley Davidson banatzailea ekarriko dutela, motorren erakusketa jartzeko eta gidatzeko probak egiteko. Bigarren nobedadea giroa eta musika Irulitxa fanfarreak jarriko dituela da. Irulitxa taldeak bi emanaldi egingo d itu, eguerdiko ordu batetan eta arratsaldeko sei eta erdietan. Horrez gain, eskualdeetan barrena txangoa egingo dute motorzaleek beren makinen gainean. Pitoi sugeak ere ekarri eta erakutsiko dira. Azkenik, esan behar aerografia eta tatuaje lanak ere ikusteko aukera izango dugula.

Ohikoa denez gero, motor gaineko abilezia erakusteko abiadurarik gabeko jolasak egingo dira, gidariek beren trebezia erakuts dezaketen. Mortor zaleei luntxa eskainiko zaie gaueko hamarretan. Goizaldeko hiruretatik aurrera, opariak zozketatuko dira, motor zaleen artean.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du