Ostalariek garagardoaren festa ospatuko dute asteburuan
Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartearen kide diren hainbat ostalariek garagardoaren festa ospatuko dute asteburu honetan. Ekimenari ‘OktoBEERfest’ izena jarri diote. Establezimendu horietan eta 2 euro eta erdiren truke, garagardo pitxerra zerbitzatuko digute ostiraletik igandera bitartean. Horrez gain, bezerook pitxer hori erosi eta etxera eraman ahal izango dugu gure izen eta guzti. Izan ere, Aerografia JPG enpresak larunbatean standna jarriko baitu eginkizun horretarako. Pitxerra erosi nahi duenak 0,50 zentimo gehiago ordaindu beharko du.
Garagardoaren festa urriaren 28tik 30era bitartean izango da. Parte hartzen duten establezimenduek ondokoak dira: Yomi, Secretos, Sirimiri, Lurpe, Ertz, CarpeDiem, Encuentro, Egogain, Torrekua, Sorgin, Scorpio, Irulitxa, Xagua, Titanic eta Ganbara. Prost!
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian