Bikotekako aizkolarientzako IV. San Martin txapelketa
Laugarren “San Martin” txapelketa bikotekako aizkolarientzat jokatuko igandean. Txapelketa kirol zinegotzigoak antolatu eta ordaindu du. Herri-kirol jaialdi hau San Martin kulturalaren barne txertatzen da. Txapelketa herriko plazan –Orbe Kardinalarenean- jokatuko da, eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera. Euria egingo balua, txapelketa eta jaialdia Aritzmendi pilotalekuan eginen da. Txapelketa aizkolarientzat izango den arren, ondoren erakustaldia egingo da herri kiroleko beste modalitate batzuek ere ikusi ahal izango ditugularik.
Kartelean iragartzen denez, aizkolariak bikoteka arituko dira. Bikote horiek ondoko kirolariek osatuko dituzte: Telletxea-Agite, Txikon-Beltza eta Bihurri- Mendieta. Bikote bakoitzak lodiera ezberdineko zortzi enbor moztu beharko ditu, ahal duen azkarren.
Jarraian, harri-jasotzaileek erakustaldia egingo dute. Erakustaldian Agustin Arrutik ‘Landarbidek’eta Jon Kortinak hartuko dute parte. Horren atzetik, Hodei Ezpeleta haurraren txanda izango da, haur eta harri-jasotzaile honek hainbat altxatu emango dizkio harriei.
Japoniako Telebista publikoa Ermura etorriko da igandean herri kiroleko jaialdi eta erakustaldia grabatzera. Japoniarrek Eibarko Euskal Jokoak elkarteak egiten duen lanaren berri izan du eta horren kide diren Ezpeleta ‘Bihurri’ aizkolariaren eta Kortina harri-jasotzailearen irudiak hartu nahi ditu lanean. Hortaz, igandean Ermuan izango ditugu jaialdia grabatzeko, ondoren telebista asiarrak emango duen erreportajearen parte izango dena.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da