Goizez xakean eta arratsaldez kontu kontarian

03.11.11
Udal Liburutegia

Hileko lehen larunbat guztietan egin legez, azaroaren 5ean, udal liburutegiak jarduera bikoitza izango du. Goizeko ordutegian xakearekin loturiko ekimen bat egingo eta arratsaldean ipuinekin zerikusia duen beste bat.

Goizean, xake zaleek bertan bildu eta jokoaren inguruko arauak, hasiera moduak, zalantzak, estrategiak eta mahai-joko honen inguruko askoz gauza gehiago argitu eta landu ahal izango dute. Guzti horretan laguntzeko eta aholkatzeko Ermuarrak Xake Taldeko kideak izango dira. Xake jarduera 12:30etatik ordu 2etara bitartean egingo Haurrentzako Aretoan.

Arratsaldean, bost eta erdietatik aurrera, hileko lehen asteburu honetan “Arratsaldean kontu kontari” izeneko ekimena egingo da. Ipuin kontalaria Saroa Bikandi izango da, zeinek Txita Polita, Kokkoriko eta Hormatxori protagonista diren ipuinak eskeiniko dizkie 3 urtetik 8ra bitarteko umetxoei. Sarrera doakoa da. Antolatzaileek parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatzen diete, etenik ez sortzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz