Ziklo-kroseko XXIII. Sari Nagusia, J. Agustin Fuentes memoriala
Ermuko Udalaren Ziklo-kroseko Sari Nagusia, Jose Agustin Fuentesen memoriala, korrituko da igandean gure herrian. Proba Ermuko Txirrindulari Taldeak antolatu du eta Beti Ondoko zirkuituan jokatuko da. Lasterketa hau antolatzeko udal kirol zinegotzigoak diruz lagundu du. Lasterketako ibilbideak ia 2.640 metroko luzera izango du. Zirkuitua mistoa da, barne asfaltoa, bidea, belartza eta oinez ibiltzeko guneak nahasten baititu. Saioari hasiera emango zaio goizeko hamarretan. Ordu horretan 30, 40 eta 50 urtetik beherako txirrindulari maisuek –gizon nahiz emakumezkoek- korrituko dute.
Kadeteak ordu bete beranduago ekingo diote lanari eta juniorrak eguerdian. Karrerarik garrantzitsuena, 23 urtetik beherakoentzat eta elitekoentzat arratsaldeko ordu 1ean aterako da. Kategoria honetan estatuko korridore espezialista onenen parte hartzea espero da. Esaterako, Aitor Hernández ermuarraren parte hartzea espero da. Eta baita Peio Goikoetxea eta Roberto Tesouro gazteenak ere bai. Horiez gain, beste kategorietan ere izango dira ermuarrak, esaterako, Xabier Goikoetxea juniorra eta Victor Cordón kadetea. Lasterketa UCI delakoaren Txirrindularitza araudiarekin, Espainiako txirrindularitza Federazioko araudi teknikoarekin, eta aplikagarri zaizkion gainerako guztiekin bat korrituko da. Izen-emateak proba bakoitzari hasiera eman aurretik egin ahal izango dira, Beti Ondon bertan.
Kirol proba dela-eta, Betiondo ezin izango da aparkatu
Udaltzaingoak aditzera eman duenez kirol proba hau dela-eta igandean ezin izango da Betiondoko kiroldegiaren aurrean aparkatu ez eta futbol zelai zaharrean egokitutako behin-behineko espazioan, hori txirrindulariek egin beharreko ibilbidearen zati izango baita. Apartu ezintasuna goizeko 8etatik arratsaldeko 4etaraino mantenduko da. Aukeran, San Pelaiotik Betiondora igotzeko aparkalekua –Montehermosokoa- erabili ahal izango dugu.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke