Gaurdanik zabalik dago Aisialdiko Gabon Ekintzetarako izen-ematea

07.11.11
Euskara

2011ko Gabonetako Aisialdi Ekintzetan izena emateko epea gaur irekiko eta bi astez -azaroaren 18ra arte- zabalik egongo da. Izen-ematea LHko 1. mailatik DBHko 2. mailara arteko ume eta gazteei zuzendutako 2011ko Gabonetako Aisialdiko Ekintzetan izena emateko epea. Urtero legez Euskara Sailak, Antxintxiketan begirale taldearekin elkarlanean, Gabonetako egunak Ermuko umeek ondo pasa ditzaten egitarau erakargarria osatu du, honen bitartez, umeek ohiko diren eskulanak eta jolasak egiteaz gain, hainbat irteera izango dute, gure inguruak hobeto ezagutzeko eta Gabon egun hauek ondo disfrutatzeko.

Matrikula guztiak Euskara Sailean egin beharko dira –komentukua 5ean, udal liburutegi ohiaren eraikinean-, gurasoek, bertara joan, dagokion izena emateko fitxa bete, Osakidetzako txartela ekarri eta matrikula tasak ordaindu besterik ez dute egin behar. Matrikulazioaren prezioa umeko 50€ da eta familia bereko bi anaia-arreba apuntatuz gero bakoitzeko 40€.

Egitarauari dagokionez, behin-behineko egitaraua ikastetxeen bitartez ume guztien artean banatuko da. Zerrendak itxi ondoren, behin betiko egitaraua osatu eta berori zuzenean umeei etxera bidaliko zaie. Bestalde, aurten zazpi egunetan zehar garatuko dira ekintzak., abenduaren 26-27-28-29 eta urtarrilaren 2-3-4an hain zuen.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin