Jar ezazu puntu morea emakumeenganako biolentzia errefusatzen duzula adierazteko!

09.11.11
Berdintasuna

Azaroaren 25a, Emakumearenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna, ate joka dugu. Hori horrela, Berdintasunerako udal Sailak egun hori ospatzeko xedez prestatu den ekintza egitaraua aurkezten du. Horren bidez, batetik, indarkeria erabat gaitzesten dugula adierazi eta, bestetik, arazo gordin horren biktimekin elkartzen garela adieraztea, eta horren kontra egiteko dugun konpromisoa urte osoko egun guztietan mantentzea.

Konpromiso horiek berberak Udalbatzak gaur onartu duen instituzio adierazpenean jasotzen dira. Adierazpena irakurtzeko eragin lasterbidearen gainean.

Gizartean sentiberatasuna lantzen jarraitzeko xedez eta aurreko urteetan egindako legez, ‘puntu morearen’ kanpaina berrasi da. Azaro osoan zehar Ez Emakumeenganako indarkeriari’ mezua zabaltzen duten kartelak eta biniloak banatuko dira udalaren bulego, zerbitzu eta, Emakumearen Etxean. Eta bidalitako eskutitzen gutun-azaletan mezu bera duten 3000 pegatina jarriko dira.

Emakumeenganako indarkeriarik ez! Jarduera eta materialak

Horrez gain, datozen egunetan Beldur Barik lehiaketako herriko saria esleituko da. Eta bestelako jardueren artean, azpimarratu behar hiru ordu eta erdiko bi tailer egingo direla. Bata Txapak egitekoa eta bestea, indarkeria matxistaren aurkako musika lantzekoarena. Horiek azaroaren 19an egingo dira, Emakumearen Etxean, goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 1 eta erdietara bitartean. Parte hartzaileek gai nagusi horren lelo, mezu eta kontsignak zabaltzeko txapak egin eta modu automatikoan entzuten ohi dituguna bestien letra karretaz eta analisia egina zentzun ahal izango dituzte. Letra askotan, biolentzia matxistari mesede egin edo horrelakoak ahalbidetzen baitituzte.

Aurreko urteetan bezala, udal Liburutegiarekin elkarlanean, gaia espezifikoki lantzen duen eta irakurgaiak nahiz materialak proposatzen dituen Irakurketa Gida, prestatu da.

Azaroaren 24ko zineklubean ’No tengas miedo’ filma proiektatuko da.

Azaroaren 25eko, ostiralean, Ermuko Beldur Barik jaialdia ospatuko da Lobiano Kulturgunean. Ondoren, arratsaldeko 7etan, urteroko kontzentrazioa egingo da. Horietan guztietan, parte hartzera deitzen zaio herritarroi.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan