Hogeita hamahiru ekoizlek hartuko dute parte aurtengo San Martin azokaren lehiaketan

10.11.11
Euskara

San Martin Azokaren XXII. edizioan parte hartuko dutenen zerrenda zehazturik dago. Aurten ere jende ugarik deitu izan du parte hartzeko, baina, azokak duen postu kopuru mugatua dela eta 33 postu besterik ezin izan dira onartu. 14 ekoizle arituko dira fruta eta ortuarien atalean, bostek gazta ekarriko dute, ogia ekartzen dutenak lau postu izango dira eta eztiarekin sei izango ditugu aukeran. Txakolin eta sagardo atalean, berriz, bi postu izango da eta kontserbak eta bestelakoak banatzeko beste bik lortu dute baimena. Horretaz gain, hamar izango dira artisau postuetan arituko direnak eta herriko lau ikastetxek (Eskolabarri, Anaitasuna Ikastola, Ongarai eta Sallabente) ere euren postua jarriko dute.

Postuak iazko edizioetan bezala Orbe kardinalaren plaza eta frontoian jartzeaz gain, Probalekun, Zubiaurre 2-4an, oinezkoentzako gunean, Santiago plazatxoan eta Baldespina parkean ere jartzeko asmoa dago. Artisauak, ostera, euren produktuak erakutsi ahal izango dituzte Santiago plazatxoan plazan. Beraz, holako datuekin azoka, aurreko edizioetan bezain arrakastatsua izatea espero dute antolatzaileek.

Parte hartzaileak ez-ezik, eguneko egitaraua ere prest dago Loturaren bidez azaroaren 12 izango dugun programazioa ikus daiteke. Aldi berean, kartela PDF formatuan prest dago.

Azako dela-eta, herrian hainbat aldaketa egingo dira

Udaltzaingoak aditzera eman duenez trafikoari eragingo dioten eta kontutan hartu beharko diren hainbat aldaketa egongo dira. Hori horrela, Probaleku kalea itxita egongo da ostiraleko ordu 1etatik aurrera, azoka amaitu eta hori hustu bitartean. Taxiak Baldespina Markesa kalera lekuz aldatuko dira, Olaizola lurrindegiaren aurrez aurrera.

Bestalde, ostiral gauetik Bizkaia Etorbideko 2-6 etxebizitzetako tartea erreserbaturik egongo da erakusketara animaliekin datozenentzat. Animalien erakusketa Baldespina parkean jarriko denez, horiek jaitsi eta igotzeko eta bertara eramateko hurbil dagoen lekua bilatu da. Partikularrek ezin izango dugu leku horretan aparkatu.

Azkenik, azoka jendetsua izango dugulakoan, Udaltzaingoak gomendatu du bisitatu eta gurekin azokaz gozatu nahi duten pertsona guztiei herrira garraio publikoa erabiliz etortzea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik