UKEk oinarrizko diploma jasoko du, kudeaketa hobetzeko agertu duen inplikazio eta ahaleginagatik

10.11.11
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak oinarrizko diploma jasoko du, kudeaketa hobetzeko agertu duen inplikazio eta ahaleginagatik. UKEko teknikari eta langileek 3K: kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektua parte hartu dute aurten. Lehen eta hastapeneko urtea izateagatik, hasiera mailako diploma hartuko dute bihar arratsaldean Gasteizen egingo den ekitaldian. Bertan izango dira kirol zinegotzi Miguel Ledesma, erakundeko gerente Pedro Diaz eta kirl teknikari Antton Garcia. Ekitaldia Gasteizko Bibat Museoan -Fournier Karta eta Arkeologia museoan- izango da arratsaldeko 17:30etan hasita. Ekitaldia Euskadin Euskalitek koordinatzen duen Kalitatea eta Bikaintasunaren astearen barruan txertatzen da.

3K: kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek antolatzen eta diru laguntzen dute, 2010az geroztik.

3K: kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektua, hiru urteko iraupena duen proiektua da. Lehenengoan erakunde parte hartzaileek, Euskaliten eta 3 Foru Aldundien artean egindako eta kirol erakundeei zuzendutako auto-ebaluazio Gidari buruzko prestakuntza jasotzen dute, gidaren atal bakoitzean hobetzeko prestatuz eta erakundearen benetako auto-ebaluazioa eginez. Horrekin guztiarekin hobekuntza plana egin ahali zango dutelarik. Bigarren urtean erakundeek estrategia landuko dute batik bat, plan estrategikoa eta urteko planari aurre egingo diotelarik, eta baita bigarren auto-ebaluazioa ere. Hirugarren eta azken urtean, misio, ikuspegi eta balioen berrikuspena egingo dute. Baita, plan estrategikoaren berrikuspena; eta lehen urtean bezeroei eginiko inkesta berrikusi eta berregitea. Halaber, Bigarren kudeaketa plana gauzatuko jasotako ezagutzarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da