Gabonetan futbolari gaztetxoentzat teknifikazio kanpusa eskainiko du Ermuan Athleticeko Koikilik

11.11.11
Kirolak

Athletic taldeko Koikili futbolariak Gabonetan teknifikazio kanpusa eskainiko du Ermuan futbolari neska eta mutil gaztetxoentzat. Kanpusa abenduaren 26tik 30era bitartean gauzatuko da, horien barne. Ekimena 7 urtetik 14ra bitarteko neskato eta mutikoentzat izango da. Jardunaldi bakoitzean gazteek lau orduz jardungo dute lanean, Matrikulak 150 € balio ditu eta herrian erroldatutakoei 25 € deskontatuko zaie. Matrikularen barne dago partaide bakoitzari emango zaion kirol ekipamendua, bazkaria eta eguneko jarduerak. Ekimena datorren astelehenean –azaroaren 14an, Koikilik berak aurkeztuko du, Ongaraiko Teodoro Zuazua futbol-zelaian egingo den aurkezpen ekitaldian.

Integral Sports enpresak estreinakoz gauzatuko duen Koikili Lertxundiren teknifikazio kanpusaren helburua, mutil eta neskato gazteen hobekuntza tekniko indibiduala zein taldeko taktikoan da. Kanpusa landuko duten entrenatzaileek, futbolarekin eta jokalariekin harreman estua izateaz gain esperientzia handikoak eta tituludunak izango dira.

Kanpusean emandako edo landutakoak ez du eragotziko mutil/neska bakoitzak bere taldeetan eman eta ikasitakoarekin. Kanpusa saiatuko modu didaktiko eta pertsonal baten bidez kontzeptu horiek sendotzen eta barneratzen laguntzen.

Ekimenaren inguruko zehetasun guztiak http://campuskoikili.com/ webgune ofizialean ematen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da