San Martin borobila, ametsetan espero zitekeen bezalakoa

14.11.11
Gizartea

San Martin 2011 borobila izan da. Betiko esaldia iruditu arren, ez da horrela. Urterik urte, gero eta hobeto. Jendetza izugarria bildu zen berriz ere Ermuan. Edizioaren balorazioa, borobila. Jende asko bildu arren, guztian primeran atera zer. Euskal Birusa elkarte antolatzaileak bete betean asmatu du formatuarekin eta, primeran atera da. Hori guztia gutxi balitz, eguraldia ere ezin hobea tokatu zitzaigun: hego haizea eta ateri azaroan egon arren.

Egitarauan jasotako jarduerak primeran atera zen. Jendetza eta giroa demasekoak izan ziren egun osoan zehar, martxari eutsiz goizetik hasi eta gauera bitartean. Jendeak ez zuen eguna amaitzeri nahi ez eta erretiratzerik nahi. Sagardo eta txakolin litro asko edan ziren; baita ere erretako saihets pintxo eta talo mordoa jan ere. Txikuri eta txosnek ezin hobeto bete zuten beren zeregina. Bazter guztietan izan zen giro alaia.

Artisauen produktuak primeran kokatuta izan ziren Santiago plazatxoan, eroso ikusi eta erosteko moduan. Edizio honetan bigarren urtez artaldearen jaitsiera eta igoeraren ikusi ahal izan genuen. Baldespina parkera bildutako etxeko abereen erakusketa izan ziren, ume gazte nahi pertsona helduen gozamena eragin zuelarik. San Martineko plazan, gazteen giroa izan zen nagusi, ‘Kulki’ taldearen jolasekin eta herriko ikastetxetako salmenta postuekin.

Plaza eta Probalekuko postuetan gure baserrietako produkturik onenak ikusi eta erosteko aukera izan genuen. Barazki eta ortuariak, denboraldiko frutak (sagarrak, mizpirak, urrak edo intxaurrak). Eta perretxikoak baita, esnegorriak, hondoak lanpernak, esaterako. Barraskiloak. Eta horrez gain, ogi, gozo, ezti, sagardo eta txakolina, besteak beste. Luhartzen erromeriak eta larraindantzak ere, jende kopuru handia erakarri zuen plazara.

Bi hitzetan esanda, Ermuak egun berezietako giro aparta bizi izan zuen. Urterik urte, gero eta gehiago baitira egun horretan familia edo lagunekin hitzordua gordetzen dugun ermuarrok, elkartu eta kalean bizitzeko. Asko izan ginen kale egiterik nahi izan ez genuenak. Datorren urtean gehiago.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera