Lehiaketa eta jarduerekin ospatuko du EMOEk ‘bezeroaren astea’

15.11.11
Ekonomi Sustapena

Herriko merkataritzak bezerooi bere esker ona agertu nahi digu herrian bertan gure erosketak egiteagatik. Helburu horrekin Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkartean (EMOEan) bildutakoek lehiaketa eta jarduerak antolatu dituzte herriko bezerooi abegi ona erakutsiko digute. Aste honetan zehar denboraldiko arropa eta gaietan deskontuak izango ditugu; erosketa-taloiak sari izango duen lehiaketa bat eta saria ostiral eta larunbatean animazio egitarau berezia izanen dugu. Ostiral arratsaldean Kepa Junkera musikari ospetsuaren ibilbidea aintzat hartu eta omenalditxoa eskainiko zaio eta, larunbatean, Irulitxa fanfarrearen musikaz gozatu ahali zango dugu, kalejira eta performanceko ikuskizunekin.

Hori horrela, bezeroak aste honetako protagonista nagusiak izango gara. Herriko establezimendurik gehienak neguko artikuluetan deskontuak egingo dizkigute. Horrez gain, gogoratu behar aktibo jarraitzen duela Ermua Txartelaren kanpaina, hori ordaintzeko erabiltzeagatik deskontu gehigarriak lortu ahal izango ditugularik.

Asma zenbat dauden?, ostegunetan pintxo+edaria, eta komunikazio kanpaina

Zenbat ale daude? Titulu hori duen lehiaketa zabaldu berri da. Ermuarrok Horacio Moda denda ohiaren erakusleihoan jarritako hiru ontzietan dauden intxaur, hurra eta gozoki aleen kopurua asmatuz gero, erosketak egiteko taloiak eskuratuko ditugu.

EMOEk komunikazio kanpaina egingo eta gure etxeetara banatuko du, bertan herrian eta hurbileko merkataritzan erosteak gure ekonomiarako oso positiboa izan eta dituen onurak jakinarazteko. Kanpainarako diseinatu den orriaz gain, guztion opari praktikoa jasoko dugu etxean. Astean zehar, jardueren berri emango eta gozokiak banatuko dizkigutelarik kaleetan.

Ostalariek ostegun honetatik hasita ostegun guztietan eta promozio gisa, edariarekin batera pintxoa doan ematen hasiko dira berriz ere. Hamabi dira ardo ondu edo kañarekin pintxoa doan emango digutenak.

Udalak, EMOEk eta Merkatu plazako Elkateak elkarlenean Kepa Junkera musikariaren ibilbidea aintzat hartu eta horri omenalditxo egingo diote. Ekitaldia merkatu plazan egingo da, arratsaldeko 8etatik aurrera.

Kepa Junkeraren ibilbideari errekonozimendua eta larunbateko egitarau berezia

Larunbata osoa Irulitxa fanfarreak girotuko du, Goizean kalejira alaia egingo dute eta, arratsaldean argia, soinua eta suziriak uztartzen dituen performance ikuskizuna eskainiko dutelarik plazan.

El sábado la txaranga Irulitxa amenizará la jornada. Por la mañana ofrecerán su amplio repertorio en un alegre pasacalle y por la tarde disfrutaremos de un gran espectáculo performance de luz, sonido y pirotecnia. Su novedad.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena