Koikilik Betiondon aukreztu du Gabonetako teknifikazio eta hobekuntza kanpusa
Athletic taldeko Koikili futbolariak Gabonetan teknifikazio kanpusa eskainiko du Ermuan futbolari neska eta mutil gaztetxoentzat. Kanpusa abenduaren 26tik 30era bitartean gauzatuko da, horien barne. Ekimena 7 urtetik 14ra bitarteko neskato eta mutikoentzat izango da. Jardunaldi bakoitzean gazteek lau orduz jardungo dute lanean, Matrikulak 150 € balio ditu eta herrian erroldatutakoei 25 € deskontatuko zaie. Matrikularen barne dago partaide bakoitzari emango zaion kirol ekipamendua, bazkaria eta eguneko jarduerak. Ekimena bart arratsaldean –azaroaren 14an, aurkeztu zuen Koikilik berak, Ongaraiko Teodoro Zuazua futbol-zelaian eginiko aurkezpen ekitaldian.
Aurkezpen ekitaldi horretara jende asko bildu zen, batez ere futbolari eta kirolari gaztetxoek, entrenaldia egitera igo zirena Betiondora. Guztiek ezaugu eta ikusi nahi zuten Athleticeko futbolaria. Koikilik euskarri guztietan sinatu zuen, zaletuei argazkiak emaneteaz gain, bildutakoen arropa, elastiko, praka eta eskularruetan utziz bere sinadura. Jokalariak pazientzia bukaezina izan zuen gaztetxoen eskari guztiei baiezko batez erantzunez. Askorekin argazkiak ere atera zituen, hala eskatu zitzaionean. Ekitaldian Miguel Ledesma kirol alorreko zinegotzia, Baqué Fundazioko ordezkaria, udaleko kirol koordinadore Antton Garcia eta Jesús Portugal lankidea egon ziren.
Integral Sports enpresak estreinakoz gauzatuko duen Koikili Lertxundiren teknifikazio kanpusaren helburua, mutil eta neskato gazteen hobekuntza tekniko indibiduala zein taldeko taktikoan da. Kanpusa landuko duten entrenatzaileek, futbolarekin eta jokalariekin harreman estua izateaz gain esperientzia handikoak eta tituludunak izango dira.
Kanpusean emandako edo landutakoak ez du eragotziko mutil/neska bakoitzak bere taldeetan eman eta ikasitakoarekin. Kanpusa saiatuko modu didaktiko eta pertsonal baten bidez kontzeptu horiek sendotzen eta barneratzen laguntzen.
Ekimenaren inguruko zehetasun guztiak http://campuskoikili.com/ webgune ofizialean ematen dira.
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke