Kudeaketa hobetzeko xede duen 3K programaren oinarrizko diploma jaso du UKEk
Udal Kirol Erakundeak (UKEk) kudeaketa hobetzeko 3K -Kirola, Kudeaketa eta Kalitatea uztartzeko- programaren oinarrizko diploma jaso du. Ziurtagiria UKE erakundeko presidenteorde eta kirol zinegotzi den Miguel Ledesmak jaso zuen, ostiral arratsaldean Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol zuzendaritzan Eskola Kiroleko arduradun den Javier De Mariaren eskuetatik. Diploma jasotzeko ekitaldia Gasteizko Bibat Museoan -Fournier Karta eta Arkeologia museoan- egin zen azken ostiral arratsaldean. Ekitaldi horretan bertan izan ziren baita erakundeko gerente Pedro Diaz eta kirol teknikari Antton Garcia ere. Ostiraleko ekitaldi hori Euskalitek koordinatzen duen Kalitatea eta Bikaintasunaren astearen barruan txertatu zen eta horretan hogeita hamar euskal erakundek –kirol elkarte, erakunde edo federaziok- jaso zuten beren diploma. Diplomadunen artean hamaika bizkaitarrak ziren, gure herriko UKE tartean izanik.
3K: kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek antolatzen eta diru laguntzen dute, 2010az geroztik, Euskalit elkartearen laguntzaz eta horrekin elkarlanean. Programak kirol entitateei laguntzea du xede, beren kudeaketan aurrera egin eta hori hobetu dezaten.
3K: kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko programak, hiru urteko iraupena duen proiektua dugu. Lehenengoan erakunde parte hartzaileek, Euskaliten eta 3 Foru Aldundien artean egindako eta kirol erakundeei zuzendutako auto-ebaluazio Gidari buruzko prestakuntza jasotzen dute, gidaren atal bakoitzean hobetzeko prestatuz eta erakundearen benetako auto-ebaluazioa eginez. Horrekin guztiarekin hobekuntza plana egin ahali zango dutelarik. Lehen urtearen amaieran, oinarrizko diploma jasotzen da. Bigarren urtean erakundeek estrategia landuko dute batik bat, plan estrategikoa eta urteko planari aurre egingo diotelarik, eta baita bigarren auto-ebaluazioa ere. Bigarren honetan ez da diplomarik jasotzen. Hirugarren eta azken urtean, misio, ikuspegi eta balioen berrikuspena egingo dute. Baita, plan estrategikoaren berrikuspena; eta lehen urtean bezeroei eginiko inkesta berrikusi eta berregitea. Halaber, Bigarren kudeaketa plana gauzatuko jasotako ezagutzarekin. Programa bete eta amaitzean, parte hartzaileei diploma aurreratua banatzen zaie. Ermuko UKE horren bila lanean jardungo aurtengoan eta datorrenean baita ere.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da