Miloi bat kilometro pausoz pauso: Josu Iztuetarekin solasaldia

16.11.11
Udal Liburutegia

Lobiano Kultur Gunean, “Miloi bat kilometro pausoz pauso” hitzaldia entzun eta Josu Iztuetarekin solasaldia egiteko aukera izanen dugu gaur, arratsaldeko 7etatik aurrera. Munduko Paisaiak kanpainaren barneko ekimen hau udal Liburutegiak Felix Baltistan Fundazioaren laguntzaz antolatuta dago eta Pakistan ezagutzera ematea du helburu.

Josu Iztueta bidaiaria, gidaria, mendizalea, kronikaria eta hizlari berezia da. Hitzaldian bere bidaietan bizi izandako esperientziak kontatuko dizkigu, zeintzuekin gure espedizio, txango eta ibilaldiak egiteko erari buruz gogoeta egiten lagunduko digun.

Hitzaldira doazen pertsona guztiei udal Liburutegiak argitaratutako Pakistani buruzko liburu eta ikus-entzunezko Gida banatuko zaie eta, ekitaldia bukatzerakoan, Pakistango bi janari tipiko eta tea dastatu ahal izango dute.

Josu Iztuetaren inguruko informazio gehiagorako, eragin beheko lasterbideen gainean:

Felix Baltistan Fundazioaren inguruko informazio gehiago: www.felix-baltistan.org

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat