Odol-emaileok, nahi izanez gero, zita daukagu
Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa antolatu du biharko, azaroak 17ko ostegunerako. Nahi duten bizilagun guztiek odola eman ahal izango dute, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko digun unitate mugikorrean. Unitate hori elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharra zenaren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahal izango dira. Goizeko ordutegia 9:15etatik ordu 2etara bitartekoa da eta, arratsaldekoa berriz, lau eta erdietatik gaueko bederatziak bitartekoa.
Odol-emaileok jakinaren gainean gaude, deialdiero SMS mezu batzuk jaso baititugu gure esku telefonoetan, non jakinarazten zaigun deialdiaren berri. Mezua transfusio Euskal Zentroarena da eta horretan eskerrak ematen zaizkigu gure laguntzagatik. Horrez gain, elkarteko boluntarioek ere, deialdiaren berri emateko herriko taberna eta dendetan kartelak jarri dituzte.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera