Ermua eta Mallabia lotzen duen BI-3302 errepidea pintatzeko lanak gauez egingo dira

17.11.11
Hiritarren Segurtasuna

Ermua eta Mallabia lotzen duen BI-3302 errepidea pintatzeko lanak gaur gauean egingo dira, Hiritarren Segurtasunerako udal alorrak jakitera eman duenez. Pintatze lanak Aritzmendi pilotalekutik Microdeco enpresara arteko zatian egingo dira, hau da Urtia industrialdera arte, gure udalerriko mugen barne. Lan horiek koordinatzeko bertan udaltzaingoaren agenteak izango dira, txandaka pasa edo bestelako gauzaren bat behar denerako. Lanak gaur gaueko hamarretan hasiko dira eta biharko egunean, ostiralaren arratsaldeko hiruretan bukatzea aurreikusita dago. Udaltzaingoko bozemaileak herritarroi lanak izango direla kontutan izateko, horiek gauzatzen laguntzeko eta arretaz gidatzeko eskatu digu ermuarroi eta, oro har, gidarioi. Eragozpenik gutxien eragiteko asmoz, lanak gauez egingo dira. Nolanahi ere, eragozpenak barkatzeko eskatu digute.

Pintatze lanak noranzko biak banatzen dituen lerroa, nahiz alboan daudenak barne hartuko ditu, eta baita adierazitako tartean dauden zebra bideak, oinezkoen babesguneak eta bidearen alboetan dauden aparkalekuak ere. Zeharkaleko errotondatik Aitzmendira arteko zatia ez da momentuz pintatuko, bertan Uvescaya SMak (BM supermerkatua jartzeko) egiten ari den obrak bukatu artean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
29.04.25
‘Arriskua gutxien espero duzun lekuan dago. 100 aldiz begiratu’

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko
Imagen
Semáforo Kaltxango-Avenida Bizkaia semaforoa
14.04.25
Kaltxangoko semaforoak konpontzeko lanak

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan