Ermuak Kepa Junkera musikaria omenduko du, merkataritzarekiko duen sentiberatasunagatik
Ermuak Kepa Junkera musikaria omenduko du gaur. Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak (EMOEk), udal Merkatu plazakoak eta gure udalak musikaria omenduko dute, arratsaldeko 7etatik aurrera. Omenaldiaren bidez herriko merkatariek beren eskerrona agerrarazi nahi diote bilbotarrari, hark txikizkako eta ohiko merkataritzarekiko duen aldeko jarrerarengatik. Junkerak bere azken diskoari ''Ultramarinos y coloniales'' titulua jarri izan baitio, hori Bilbo zaharreko denda batean aurkeztu zuelarik, zazpi kaleetako merkatari eta dendarien lana aitortu eta hori aintzat hartuz. Gaurko omenaldia ‘Bezeroaren asteko’ ekitaldiaren barne txertatzen da, zeina bihar amaitutzat emango den, Irulitxa fanfarrea protagonista izanik egun osoan zehar.
Junkerak kaleratu duen azken lanak 12 konposizio ditu eta antzinako hainbat denden argazkiak eskaintzen ditu. Autoreak aurkezpenean dioenez “Itsasoaz haraindiko eta kolonietako salgaien dendak, urruneko lurraldeetatik zetozen produktu ugariez betetako saltokiak izateaz gain, topaketarako leku ere baziren, eta hantxe harilkatzen ziren auzoko jendearen bizitzak.Hala, ‘dendaria’ izango litzateke harremanen lokarri eta, bere produktuak saltzeaz gain, arreta pertsonalizatua eskainiko lieke erostunei; konplizitatea eta enpatia izango lirateke denda horietan sortzen zen giroaren eta giza harremanen ardatz, eta halaxe iritsi zaizkigu gure oroitzapen barnekoienetan erroturik”.
Ongi etorria, omenaldia eta afaria
Kepa Junkerak, “dendari” haiek bezala, erritmo, sentsazio, sentimendu, energia... ugari eskaintzen dizkigu, munduko hainbat eta hainbat paraje urrunetan barrena ibili ondoren jasoak eta ezagutuak.Ezin konta ahala esperientzia pertsonalez betetako diskoa dugu, musika-proiektu berri honen ardatz eta oinarri diren 12 mozketatan banatua, guztiek ere emozioen bilduma landu bat osatzen dutela.
Artista bilbotarra Ermura etorriko da arratsaldeko zapietarako. Harrera egingo zaio eta hainbat denda eta taberna bisitatzera joango da. Antolatzaileek bere figura eta lana ardatz harturik egunerako espresuki apaindu dituzten establezimenduak erakutsi nahi dizkio. Horietan, bere argazkiak, diskak, letra, partiturak, eta instrumentuak ikusteko parada izanen du.
Arratsaldeko zortzietan udal Merkatu plazan omenalditxoa eskainiko zaio. Bertan opari bat jasoko du. Gauean bere omenez afaria egingo dute tabernari eta merkatariek. Nolanahi ere, protagonista nagusia ez da bertan izango beste konpromiso batzuk baititu agendan.
Udal Merkatu plazako I. Edertasun sariketa
‘Bezeroaren asteko’ ekitaldiaen barne I. Edertasun sariketa egingo da gaur udal Merkatu plazan. Bertaratzen direnei opariak banatuko zaizkie. Jolasak egingo dira eta, pertsona bat berehala nola makilatu behar den zuzeneko saio bat ere bai. Astean zehar ‘lehn eta ondoren0’ izeneko lehietan parte hartu dutenen artean nortzuek suertatu diren saridun iragarriko da. Finalera iritsi direnen opariak jasoko eta bertan dauden pertsonentzat ezusteko opariak emango.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera