Suzette Moncriefen ahots indartsu eta leunak Lobianon entzungai

18.11.11
Kultura eta Gazteria

Bizkaiko Blues eta Jazz Zirkuituak Suzette Moncriefen emaldia dakar Ermura. Ikuskizuna Lobiano Kultur Gunean egingo da bihar larunbatean, iluntzeko zortzietatik aurrera. Sarrerak 8 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan eros daiteke gaur arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, emanaldiaren egunean bertan sarreran.

Ahots sendo eta aldi berean leunaz hornitutako abeslaria, Suzette Moncrief-ek Manhattan-eko musika beltzeko klubetan jardun du bere ibilbidean zehar. Chicagoko blues maisu handien errepertorioa hurbilduko digu emanaldi honetan.

Suzette Moncrief blues eta rythm & blues klasikoaren maisuak entzuten hazi zen New York jaioterrian. Horrek eta abesteko zuen berezkotasunak benetako bluesaren arima gordetzen duten Manhattaneko klubetan abesteko aukera eman zioten, lehengo korista moduan eta bere taldearen buru geroago.

Artista honen ahotsak bere zainetatik doan bluesaren intentsitatea transmititzen du, Estatu Batuetan kantu irakasle izatea ahalbidetu zion ahots-teknika bikainak leunduta. Europara etorrita, Nico Wayne Toussaint abeslari eta harmonika-jotzaile frantziarra ezagutu zuen, kontinente zaharreko bluesman onenetako bat hain zuzen ere; biek elkarrekin jardungo dute musika beltzaren zaleentzat ezinbesteko hitzordu den kontzertu-biran.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan