‘Ma, tren taupadak’ euskarazko Txotxongilo ikuskizuna

18.11.11
Kultura eta Gazteria

‘La Enana Naranja’ taldeak haurrentzako antzerki emanaldia ekarriko du bihar Ermua Antzokira, arratsaldeko 5etatik aurrera. Taldeak ‘Ma, tren taupadak’ titulua duen txotxongiloen muntaia dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta antzerki programazioaren barne dago. Sarrerak 4 euro balio du eta ordu erdi lehenago erosi ahal izango dira takilan. Antzezlan hau 45 minutu irauten du eta aproposa da 3 urtetik 8 bitarterako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Antzezpenak ordu bete inguru iraungo du. Iker Garciak idatzi du eta zuzendari lana ere egiten duelarik. Txotxongiloak mugiarazten lanean jardungo dute Marta Alvarezek , Sandra Fernandez Aguirrek eta Itziar Fraguak.

La Enana Naranja taldeak “Ma, lokomotore baten bihotza” aurkezten du, saria jaso duen trilogiari amaiera ematen dioena. Bere ezaugarriak bunraku (txotxongilo txikiak, gatilu txikiez maneiatzen direnak) teknika japoniarra erabiltzea izanik. Tamaina handiko txotxongiloek amaren figura omenduko dute Hegoaldeko trenbidearen zuzendari nagusi espekulatzailearen aurka Ma nekazariak egindakoa.

Ez dira garai onak hegoeladeko lurretan… Madarikazio maltzur baten erruz dena birrintzen ari da eta biztanleek ikaraturik alde egiten dute. Baina Ma bertan gelditzen da. Bere lanpostua eta etxea galdu ondoren, bidai geldiezin bati ekiten dio bere tren makinan. Hainbat galderari erantzuna aurkitzea eta bere sendiarentzako etorkizun duin bat eraikitzea izango dira bere helburuak. Bidean denak gehitzen dira erreboltara, Zuzendari Nagusiaren eta bere lekaiuaren kontrako erresistentzi-aliantza bat eratuz. Lortuko ote dute gure lagunek bere patuaren jabe izatea? Madarikazioaren atzean ezkutatzen den misterioa aurkituko dute? Istorio hau trenbide, bagoi herdoildu eta pertsonaia bizirauleen inguruko abentura bat da, emakume, ama eta nekazari baten bihotzeko kontakizuna: “Ma, tren taupadak’.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan