‘Beldur Barik Ermua 2011’ lehiaketako sariak erabakita

18.11.11
Berdintasuna

Lehiaketa orokorrera aurkeztutako lanak herri bozka bide aukeratzeko epea jada zabalik dago

Ermuko gazteriak modu ezin hobean erantzun dio herriko ‘Beldur Barik 2011’ lehiaketaren edizioari. Lehiaketara aurten 12 lan aurkeztu dira, iazko estreinakoan baino lau gehiago. Partaidetza herriko deialdian ezezik Euskadiko orokorrean ere, asko hasi da, 270 proposamen baino gehiago aurkeztu baitira. Hau da, iazkoan baino lau aldiz gehiago.

Herriko ikastetxeen inplikazioa,betiko legez, erabakigarria izan da, tratu onak izateko eta emakumearekiko edozelako indarkeria formak gaitzesteko jarrera positiboak ikasleekin landuz. Aurten, ikastetxe aktiboenak Ongaraiko DBH eta LHIK izan dira. Bertako neska nahiz mutikoez osaturiko taldeak kartelak, abestiak edo bideoak. Banakako proposamenak ere jaso dira, nahiz eta gutxiago izan.

Herriko lehiaketako epaimahaia asteazkenean bildu zen, Ermuan erroldaturik egon eta lanak aurkeztu dituztenen proposamenak baloratzeko. Lehiaketak bi kategoria ditu, lehena 12 urtetik 17ra arteko gazteentzat eta, bigarrena, 18 urtetik 26ra artekoentzat. Saria bietan berdina da, 300 euro irabazleentzat. Epaimahaiak hartutako erabakia, azaroren 25eko ostiralean ezagutaraziko da, Lobianon arratsaldeko 6etatik aurrera hasiko den Ermuko Beldur Barik jaialdiaren bigarren edizioan.

Ermuan aurkeztu diren lanek Euskadiko lehiaketa orokorrean ere baloratuko dira, kategoria bakoitzeko irabazleari 1000 euro banatuko zaizkielarik. Horiez gain, “sari herrikoi” bat ere banatuko da. Hori herritarrok aukeratu ahal izango dugu gure iritzi eta erabakia interneten bidez emanik. Lehiaketara aurkezturiko lan guztiak eta herri bozketara joateko jarrai honako lasterbidea. Lanak ikustera animatzen zaituztegu, gauza benetan interesgarriak baitaude. Gustukoen dituzuenen aldeko botoa eman dezakezue azaroaren 21etik 23ra bitartean.

Ermuarrek aurkeztutako proposamenak bakarrik ikusi nahi izanez gero, jarrai honako lasterbidea: http://www.beldurbarik.org/tag/ermua/.

Azaroaren 26an, II Beldur Barik Topaketa egingo da, Donostian

Azkenik, gogorarazten dizuegu azaroaren 26ko larunbatean, II Beldur Barik Topaketa egingo dela Donostian, horretan berdintasunarekin eta tratu onekin konprometituta dauden gazte guztiak har dezaketelarik parte. Kontsulta ezazu programazio eta parte hartu. Anima zaitez!

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan