Ingelesezko ipuinak kontatzeko saioak, ikasle gazteentzat

18.11.11
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak, herriko ikastetxeekin koordinatuta, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako hainbat ingelezko ipuin kontaketak antolatu ditu. Ekimen honen helburuak irakurzaletasuna ahozko transmisioaren bitartez sustatzea eta ingelesaren ikaskuntza indartzea.

Guztira 7 saio izango dira, Rebecca Place-ren ipuinkontalariaren eskutik, zeinak bere ipuin hautatuen errepertorioa eskeiniko duen. Haur Liburutegian egingo dira, eskola orduetan, azaroaren 11, 18 eta 25ean, eta abenduaren 16an. Ekintza honetan 120 umek hartuko dute parte gutxi gora behera.

Hau da Liburutegiak ingelezko ipuinkontaketak antolatzen dituen hirugarren urtea. Ekimen hau irakaslegoak eskaerei erantzuteko antolatu da, eta aurreko urteetan bezala, bai irakasleek eta bai ikasleek oso ondo baloratzen dute.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat