Elkartasunean, mendia bide
Argazki Erakusketa
Felix Baltista Fundazioak (FBF) “Elkartasunean Mendia Bide” tituluko argazki erakusketa jarri berri du Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan. Hori azaroaren 27ra artean ikusi ahal izango dugu. Erakusketa bisitatzeko ordutegia astelehenetik ostiralera arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan goizeko 12:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara da.
Elkartasunean mendia bide erakusketaren bidez, bi kulturatako gizon eta emakumeen arteko elkartasunari buruzko erakusketa da, mendiak batzen dituen herrien arteko elkartasunaren adierazgarri. Baltistango Matxulu herrian bizi diren pertsonen historia eta ingurunea hobeto ezagutzen lagundu nahi da, Karakorumeko zortzimilako mendiez inguraturik bizi diren pertsona horien gorabeheren berri izan. Testu eta irudien bidez, nola bizi diren jakingo dugu, eta baita arazo batzuei nola aurre egiten ari diren ere, Fundazioaren laguntzarekin.
Erakusketa ikustera doazen guztiei Ermuko udal Liburutegiak argitaratutako Pakistani buruzko liburu eta ikus-entzunezkoen Gida banatuko zaie.
Azaroaren 24rako, osteguna, arratsaldeko 16:30ean, erakusketako bisita gidatua eta Pakistaneko emakumeen egoerari buruzko hitzaldia antolatu dira.
Erakusketa hau Munduko Paisaiak kanpainaren barne dago. Urteroko kanpaina hau Udal Liburutegiak Eusko Jaurlaritzako Liburu eta Liburutegi Zerbitzuaren laguntzaz antolatzen du gure herrian elkarbizi diren kulturak beren alderdi kultural, sozial eta geografikoen bitartez ezagutzera emateko helburuarekin. Aurtengo ekimenak burutzeko Ermuan bizi diren hainbat pakistandarren laguntza izango du Liburutegiak.
Felix Baltistan Fundazioari buruzko informazio gehiago: www.felix-baltistan.org
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.