Emakumeak Pakistaneko Hushe haranean
Munduko Paisaiak kanpainan txertatuta eta horren barne dagoen Felix Baltista Fundazioak (FBF) “Elkartasunean Mendia Bide” tituluko argazki erakusketarqa bisita gidatua egingo da osteguna arratsaldeko lau eta erdietan. Erakusketa Lobiano Kultur Guneko aretoan eta Pakistaneko Hushe haranean emakumeek bizi duten egoerari buruzko argazkiak ikusi ahal izango dira, ondoren hitzaldia egingo da. Bisita libre eta doan izango da.
Elkartasunean mendia bide erakusketaren bidez, bi kulturatako gizon eta emakumeen arteko elkartasunari buruzko erakusketa da, mendiak batzen dituen herrien arteko elkartasunaren adierazgarri. Baltistango Matxulu herrian bizi diren pertsonen historia eta ingurunea hobeto ezagutzen lagundu nahi da, Karakorumeko zortzimilako mendiez inguraturik bizi diren pertsona horien gorabeheren berri izan. Testu eta irudien bidez, nola bizi diren jakingo dugu, eta baita arazo batzuei nola aurre egiten ari diren ere, Fundazioaren laguntzarekin.
Erakusketa hau Munduko Paisaiak kanpainaren barne dago. Urteroko kanpaina hau Udal Liburutegiak Eusko Jaurlaritzako Liburu eta Liburutegi Zerbitzuaren laguntzaz antolatzen du gure herrian elkarbizi diren kulturak beren alderdi kultural, sozial eta geografikoen bitartez ezagutzera emateko helburuarekin. Aurtengo ekimenak burutzeko Ermuan bizi diren hainbat pakistandarren laguntza izango du Liburutegiak.
Felix Baltistan Fundazioari buruzko informazio gehiago: www.felix-baltistan.org
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan