Eskola kirolaren gakoak: gurasoentzako ikastaro eta gogoetak online
Bizkaiko Foru Aldundiko Kirola Zuzendaritzak trebakuntza Eskola Kirolaren inguruko gogoetarik garrantzitsuenak bildu eta trebakuntza tresna bat prestatu du. Tresna hori 6 urtetik 16ra bitarteko adina duten guraso bizkaitarrentzat pentsatuta dago eta horientzat zuzentzen da espresuki. Baliabide hori internet bidez on line ikus eta kontsulta daiteke, hamabi bat pantaila edo diapositiba errazak baititu. Bertara sartzea, ikusi eta jarraitzea librea da eta ez da ezer ordaindu behar. Baliabideari amaiera emateko Aldundiak inkesta bat jarri du, ikusitako edukiaren gaineko iritzi eta balorazioa eskatuz.
Zer da?
- On line prestakuntza bat da, dosi txiki eta ulerterrazetan antolatua.
- Prestakuntza hau zabalik dago Bizkaiko Eskola Kirolaren arloan interesa duten pertsona guztientzat; hartzaileak, bereziki, guraso bizkaitarrak izango dira.
- Gutxi gorabehera 20 diapositiba dira; haien bidez, modu erraz, garbi eta labur batean azaltzen da zer den Eskola Kirola. Eskola Kirolaren oinarrizko alderdi batzuk azaltzen dira diapositibetan. Zein helburu ditu prestakuntza honek?
Bizkaitarren eskura Eskola Kirolari buruzko informazio garrantzitsuena jartzea.
Modu arin eta erraz batean azaltzea Eskola Kirola programaren alderdi nagusi batzuk.
Nork eskura dezake prestakuntza hau?
Nahi duen edonork.
Nola eskura dezaket prestakuntza hau?
Lasterbidez loturik uzten dizuegun web orrialde honetara sartuta.
Zein atal ditu prestakuntzak?
Honako hauek dira prestakuntzaren atal nagusiak:
- Zer da Eskola Kirola?
- Nire semeak/alabak kirola egin behar al du? Nolako onurak izan ditzake?
- Non egin kirola? Zer izan behar dut kontuan erakundea hautatzerakoan?
- Zeintzuk dira gomendatu daitezkeen kirolak? Indibidualak edo taldekoak? Garrantzitsua al da kirolaren hautespena? Zergatik?
- Zer da Eskola Kirola programa?
- Lehiaketa, Hastapenak eta/edo Jostaketa?
- Nolako lehiaketa (E, A, ...)? Ibilbideak
- Nork finantzatzen du Eskola Kirola?
- Nolako asegurua du nire semeak/alabak?
- Nolako portaera izan behar dut entrenamendu eta partida egunetan?
- Bestelakoak (artikuluak, bideoak, intereseko estekak...)
Lotutako albisteak

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke