EMOEk antolatutako Zenbat daude? Lehiaketan saritutakoen zerrenda

24.11.11
Gizartea

Ontzi bakoitzean zeuden intxaur, hurra edo gozokien kopuru zehatza –edo hari hurbiltzea- ez zen batera erraza. Ez horixe, intuizio eta zorte pittin bat edukitzea ezinbestekoa zen. Kopurua asmatzea edo horretara gehien hurbiltzea izan da Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak proposatzen ziguna bere azken lehiaketan. Jende askok parte hartu duen arren, inork ez du produktuon kopuru zehatzak asmatu. Hori horrela, eta oinarri orokorretan xedatutakoari jarraiki, sariak zenbaki zehatzera hura gainditu gabe gehien hurbildu direnentzat izango dira.

Irabazleek, hurrenez hurren, 200, 150 eta 100 eurotako erosketa-taloiak jasoko dituzte. Saridunak, ondorengo hauek izan dira:

Gozokiz beteta zegoen beirazko txanbilak, 1.591 unitate zituen:

Irabazlea Irena Arrillaga izan da. Honek Eva zapata-dendan bete eta entregatu zuen boletoa, gozokiak 1.580 zirela idatziz. Gutxigatik, ez du asmatu. Begi ona izateagatik, 200 euroko erosketa-taloia jasoko du.

Metakrilatozko ontziak, 849 intxaur zituen:

Irabazlea Estibaliz Bermudez izan da. Kenke dendan aurkeztu zuen parte-hartze taloia eta oso hurbil geratu zen, 845 intxaur zeudela idatzi baitzuen. Estibalizek 150 euroko erosketa-taloia jasoko du.

Beirazko loreontzian, 322 hur zeuden:

Kopurua ia asmatu duten hiru pertsona izan dira, 321 unitate idatzi baitzuten. Hori horrela, hiruren artean zozketa egin da eta saria Ramón Redondori egokitu zaio, zeinak Etxedreams koltxoi dendan parte hartu zuen. Irabazleak 100 euroko erosketa-taloia jasoko du.

Ontziak eta unitateak datozen egunetan ikusgai jarriko dira, Torrekua plazatxoko erakusleihoan bertan.

Jardueraz beteriko astea izan da, bezeroaren asteartea

Asteak gauza asko izan ditu. Bezeroek deskontu eta promozio ugari jaso ditugu, herriko establezimenduek erosleen fideltasuna saritu nahi izan baitute. Kalean zer ikusi eta entzun ugari izan dugu.

Guztia ondo baino hobeto atera denez, EMOEk bere esker ona agerrarazi digu bezerooi, beraiek “egunero ateak zabaltzearen arrazoi baikara”. Gabon opari gisa, ermuarrok 2012ko egutegi bana jaso dugu gure gutunontzietan.

Bezeroaren asteak eta barne izan dituen jardunaldi guztiek herriko udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza sailaren laguntza ekonomikoa eta babesa jaso dute.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera