Gurasolagun: guraso konprometituentzako euskara praktikatzeko saioak
Berbalagun ekimenaren barruan beste proiektu berri bat jarriko da martxan ondoko asteetan: Gurasolagun. Egunero, astelehenetik ostiralera, umeak ikastetxean dauden bitartean edo ostean umeak zaintzen gurasoek elkarrekin ematen dituzten orduak asko izaten dira.
Zergatik ez ordu horiek euskararen alde inbertitu? Gurasolagun egitasmoak denbora horri etekina atera eta euskara bultzatzeko aukera ematen du. Gainera, doakoa da, eskatzen den gauza bakarra euskara ikasteko gogoa da!
Nola egin daiteke? Gurasoon artean talde txikiak sortuz, euskaraz dakien jendea eta ikasten ari direnak elkartuz, talde bakoitzak jarritako ordutegi eta egunetan, euskaraz hitz egiteko. Taldeak osatzean gurasoen interesak eta zaletasunak ere kontutan izango dira, taldeetako giroa gustukoa izan dadin.
Zer lortu nahi da?
- Ikasten ari diren gurasoei euren euskara-maila hobetzeko aukera ematea.
- Gurasoen lagunartea zabaltzea.
- Gurasoen arteko giroa euskalduntzen joatea.
Izena emateko:
- Ikastola Anaitasuna: idazkaritzan azaroaren 21etik 30era.
- Ongarai eskola: idazkaritzan azaroaren 15etik 25era.
- Eskolabarri ikastetxea: Seme-alabaren tutoreari izen-abizenak eta telefonoa eman azaroaren 23tik 30era.
- Sallabente ikastetxea: idazkaritzan azaroaren 21etik 30era.
Lotutako albisteak

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik