Hipo y Condrias, bi-ologo; lanaren antzezpena Lobianon

25.11.11
Kultura eta Gazteria

Juanma Rodriguez eta Markos Gimeno antzezle ermuarrek, ¡Hipo y Condrias, bi-ologo’ tituluko obra estreinatuko dute Ermuan. Antzezpena Lobiano Kultur Gunean egingo dute, iluntzeko zortzietatik aurrera. Sarrerak jada salgai daude, bost euro balio dute eta Lobianon bertan eros daitezke emanaldia hasi artean. Antzezpena gaztelaniaz da. Juanma Rodríguez eta Markos Gimeno ermuarrek elkarlanean idatzi eta atodutako muntaia da hau, bi-ologoa. Hipo eta Condrias bi doktore dira, gai hauetan adituak, hipokondria eta hipopotamoaren arteko desberdintasuna azalduko digutenak (ezberdintasunik baldin badago, behintzat). Gizakien umoreen inguruko zurrumurruez hitz egingo digute, inizialen iniziatibez eta noizbehinkako eguzki-sarrerez. Horrela baita; akaso edo ez.

BIOLOGO-TOMiA

Markos eta Juanmanolo DIra, hurrenez hurren, Hipo eta Condrias amigdalentzat eta amigdolors-entzat. Show ausarta, erakargarria dute; “moloi moloia, fronterakoa”. Bloga prestatu eta zintzilikatu dute wordpressen. Baraiei eta beren lanari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, sar zaitezte horretan eta ikus ‘gara’ atala. Are gehiago jakin nahiz izanez gero, joan ikuskizuna zuzenean ikustera eta asetu jakin-mina. Ez zara damutuko. Ordu bete atsegin eta entretenigarria pasako duzu.

Hipo eta Condrias bi doktore dira, hainbat materiatan adituak direnak eta hipokondria eta hipopotamoaren arteko desberdintasuna azalduko digutenak (ezberdintasunik baldin badago, behintzat). Gizakion umoreaz, hasierako ekimenez eta noizbehinkako gainbeheraz solasean arituko dira. Edo ez.

Planteamendu xume eta errazetik, ez do ez hainbeste, Markos eta Juamanolok bidai irrati bidezko bidai medikoa egitera gonbidatuko gaituzte, edo ez, bidai erabat proparoxitono (esdrujuloa). Hori, bai.

Hipokondriari aurre egiteko modurik onena adarretatik heltzea da eta… jipoitzea. Jarrera bortitz hori ¿doakoa al da? Horrela badirudi ere, ez da beti horrela, zenbaitetan aurpegiko begia beste balio izaten du (aurpegi bereko begia, noski, ez norberarena).

Beste aukera bat, bio-lentoa da. Labio-lentoa beste gauza bat izanik. Horrela, jarraian laurogeita hamahiru (83) gag-era artean. Gagsak … eta larrosak.

Espektakulo bat, bi multitakuloa bitira.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan