Parte hartze handia emakumeenganako indarkeriaren kontrako kontzentrazio eta egunean
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko kontzentrazioak jendetza bildu zuen Orbe Kardinalaren plazan ostiral iluntzean. Udalbatzako zinegotziek, hainbat gizarte eragileak eta gazteak pankarta ireki eta ordu laurdeneko kontzentrazioa egin zuen. Pankarta horretan ‘Emakumeenganako indarkeriari ez’ leloa irakur zitekeen. Horren atzean jendetza bildu zen, herriko gizon eta emakumeak. Jarraian, gazteri kultura eta hezkuntza zinegotzi den Lorena Lopezek, eta Sarai Araujo gazteak alderdi guztiek aho batez adostutako adierazpen instituzionala irakurri zuten txandaka, hurrenez hurren.
Aurtengo edizioa berriz ere gazteei dedikatu zaie eta benetako berdintasun egoera eta elkarrenganako errespetua aldarrikatu. Izan ere, indarkeriaz hitz egiteko beharraz gainera, errespetua, askatasuna, autonomia eta berdintasuna oinarri dituzten harreman afektibo eta sexualak eraikitzeko beharra ikusi baita.
Ostiralean irakurritako adierazpena alkatetzako bando batean jaso eta herriko etxeetara zabaldu da. Adierazpena pdf formatuan uzten dizuegu, azpiko informazio gehiagoko atalari lasterbidea eginez.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan