'Gerra garaian hazten', EEBBtan argitaraturiko ermuar baten liburua

28.11.11
Udal Liburutegia

Jaiotzez ermuarra dugun Arantza Cazalis Izarrak liburu bat argitaratu berri du, “Growing up in a time or war” (Gerra garaian hazten) titulua duena. Liburuan berak eta bere arrebek Gerra Zibilean Espainiatik ihesi eta erbestean babestu behar izan zutenean bizi izandako pasadizoak kontatzen ditu. Arantza Cazalis Izarrak Ermuan jaio arren, 1948. urteaz geroztik Estatu Batuetan bizi da.

Liburua, Estatu Batuetan argitaratuta dago eta Ermuko Liburutegira egilearen beraren eskutik heldu da, Ermuan egonaldia egitean liburua aurkezteko aprobetxatu baitu. Liburua ingelesez dago idatzita eta lehen pertsonan eta 9 kapitulutan erbestealdiaren zailtasunak, jaio eta hazi ziren herriko oroitzapenak, hizkuntza, ohiturak, familia eta Gerra Zibilaren ondorioz bere bizitza igaro duen leku desberdinak: Frantzia, Dominikar Errepublika, Mexiko eta azkenik EEBB.

Arantza Cazalis Shue-k, horrela sinatzen du liburua, EEBBetan ohikoa baita senarraren abizena erabiltzea ezkondu ondoren, liburu erabat autobiografiko bat aurkezten du, non bere haurtzaroko argazkiak eta bere bizitzan zehar garrantzizkoak izan diren pertsonenak ikusi daitezkeen.

Bertako Bildumako parte diren eta dagoeneko maileguan eraman daitezkeen liburuaren bi ale daude udal Liburutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat