2011 Beldur Barik lehiaketaren herriko sariak banatu dira

29.11.11
Berdintasuna

Aukera Berdintasunerako udal alorrak Beldur Barik deialdira aurkeztu diren herriko gazteen artean -300 euroko bi sari banatu ditu –bat kategoriako-. Bata pertsona bakarrari emango zaio eta bestea hainbat talderen artean banatuko da. Sariok deialdi orokorrekoekin bateragarri eta horien osagarri dira. Sariok ostiral arratsaldez entregatu ziren, Lobiano Kultur Gunean eginiko ‘Beldur Barik’ jaialdiko ekitaldiaren barne.

Ermuko Udaleko Berdintasun Sailak “Beldur Barik jarrera 2011ko eta 18 urtetik 26ra arteko parte hartzailentzako 2. kategorian, saria Leire Elustondo Quiñones gazteari eman zaio, ‘La Rutina’ tituluko abestiagatik. Leirek 300 euro jaso ditu.

Sailak bigarren saria “Beldur Barik jarrera 2011ko eta 12 urtetik 17ra arteko parte hartzailentzako 1. kategorian hiru parte hartzaileren artean hainbanatzea erabaki du. Saria ondorengoei eman zaie:

  • Alba Juaristi Fernandezi, Ongarai DBHkoa, Inoiz izeneko bideoagatik.
  • Ane Manzano, Lorea Suarez, Mahelet Flores, Barbara Fernandez eta Ayose Cruzek osatutako Ongarai DBHko ikasle-taldeari, Minen Desagerpena izeneko abestiarengatik.
  • Sarai Araujo, Beñat Intxaurraga, Alazne Sanchez, David Romero, Ruben Garcia eta Adrian Riverak osatutako Ongarai DBHko ikasle-taldeari, Sarri izeneko bideoagatik.
Imagen de una de las escenas del video Imagen de una de las escenas del video

Ermuko gazteriak modu ezin hobean erantzun dio herriko ‘Beldur Barik 2011’ lehiaketaren edizioari. Lehiaketara aurten 12 lan aurkeztu dira, iazko estreinakoan baino lau gehiago. Partaidetza herriko deialdian ez ezik Euskadiko orokorrean ere, asko hasi da, 270 proposamen baino gehiago aurkeztu baitira. Hau da, iazkoan baino lau aldiz gehiago.

Herriko ikastetxeen inplikazioa,betiko legez, erabakigarria izan da, tratu onak izateko eta emakumearekiko edozelako indarkeria formak gaitzesteko jarrera positiboak ikasleekin landuz. Aurten, ikastetxe aktiboenak Ongaraiko DBH eta LHIK izan dira. Bertako neska nahiz mutikoez osaturiko taldeak kartelak, abestiak edo bideoak. Banakako proposamenak ere jaso dira, nahiz eta gutxiago izan.

Herriko lehiaketako epaimahaia asteazkenean bildu zen, Ermuan erroldaturik egon eta lanak aurkeztu dituztenen proposamenak baloratzeko. Lehiaketak bi kategoria ditu, lehena 12 urtetik 17ra arteko gazteentzat eta, bigarrena, 18 urtetik 26ra artekoentzat. Saria bietan berdina da, 300 euro irabazleentzat.

Ermuarrek aurkeztutako proposamenak ikusi nahi izanez gero, jarrai honako lasterbidea: http://www.beldurbarik.org/tag/ermua/.

Amaitzeko azpian ostiraleko jaialdiko argazki sorta uzten dizuegu. Argazkiok gure lankide A.L.Ok utzitakoak dira.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan