Mantenu lanak egiteko, rokodromo eta boulderra egun erdiz zerbitzurik gabe
Udal Kirol Erakundeak jakinarazi duenez Betiondoko rokodromo eta boulderra ezin izango dira egun erdian erabili eta zerbitzurik gabe izango baitira mantenu lanak egiteko. Geldialdi tekniko horrek ostegun osoa eta ostiraleko goiza hartuko dituzte barne. Denbora tarte honetan mantenu prebentibo eta zerbitzuko lanak egingo dira instalakuntza sasoian eta modu egokian mantentze aldera, erabiltzaileak ahalik eta segurtasun berme handienekin ibil daitezen. Lanak Alaiza&Madinabeitia, S.M. enpresa adituko langileak egingo dute. Rokodromoa ostiral arratsean irekiko da ostera ere, normaltasun osoz erabili ahal izango delarik. UKEk mantenua egiteak erabiltzaileei sor dakizkiekeen eragozpenak barkatzeko eskatu du.
Rokodromoa egokiro mantentzeko xedez, magnesio hautsaz estalitako eta izerdiaz ukitutako heldu lekuak bezalako elementuak urtean behin garbitzea beharrezkoa da, egituraren elementuetan eta paneletan prebentzio izaera duen errepasoa egiteaz gain. Gainera, jaisteko erabiltzen diren mosketoiak eta aseguratzeko dauden txapak aztertuko dira. Torlojuak errepasatu eta koipeztatu egingo dira, matxuraturik topatuz gero, elementua berri batengatik aldatuko delarik.
Mantenu lanen barne, egitura barnetik ere arakatu egingo da, baita koltxoiak eta zutabeetako babesak. Jaisteko sistema, aseguratze edo heltzeko txapa eta zintak ere miatuko dituztealrik teknikariek. Zaintze lan horiei esker, instalazioa egokiro mantentzen eta bere erabiliera urteak luzatzen laguntzen dute.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da