IHESaren aurkako borroka mantentzen da

01.12.11
Gizartea

Abenduaren 1ean IHESaren Aurkako Eguna ospatuko dugu munduan. Hori dela-eta, IHESaren inguruko sentiberatasun kanpaina bat gauzatuko dute Ermuan bihar ostegunean, Drogomenpekotasunen Prebentziorako Udalaren zerbitzuak, Eusko Jaurlaritzaren Drogomenpekotasunen Zuzendaritzaren laguntzaz. Kanpainak hainbat jarduera hartuko ditu barne.

IHESaren kontrako borrokaren ikurra edo lazo gorria udal Gizarte Ongizateko eraikinean -Drogomenpekotasunen Prebentziorako zerbitzua barne hartzen duenean- zintzilikatuko da egun osoan.

Horrez gain, gazteei preserbatiboak eta materiala informatibo eta didaktikoak banatuko zaizkie, beren lokaletara bertara joanda. Materiala herriko gazteen lokaletan hedatuko da.

Hainbat gaixotasun prebenitzeko, sexu-harremanetan preserbatiboa erabili beharraren garrantziaz jendea ohartaraztea da ekimenaren helburua.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.