Abiapuntu:+LB
Abiapuntu: are “leihatila bakarrago”
Gaurtik, abenduaren 2tik, aurrera Abiapuntu Ermuko Udalaren herritarrentzako arreta zerbitzuak, aukera emango die ermuar guztiei Euskal Autonomi Erkidegoko administrazioari (Eusko Jaurlaritzari) eta harekin lotutako edo haren menpeko zuzenbide publikoko erakunde guztiei (Osakidetza, Etxebide eta abar) zuzendutako eskabide, idatzi edo komunikazioak bertan aurkeztu eta bideratzeko. Herrian bertan, beste inora joan beharrik gabe.
Ermutik irten gabe, herrian bertan
Zerbitzu berri honen bitartez, Eusko Jaurlaritzan idatzi bat aurkeztu behar denean erakunde horren bulegoetara joatea eta gastua egitea aurreztuko zaie Ermuko herritarrei.
Zure dokumentuak erregistratuko ditugu
Legeak ezartzen dituen epeak betetzeari begira, Euskal Autonomi Erkidegoko administrazioari zuzendutako edozein eskabide, idatzi edo komunikazio Ermuko Udalaren Erregistroan sartzen den eguna guztiz balioduna izango da, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko lurralde-ordezkaritzan edo Lakuan bertan aurkeztu eta erregistratu izan balitz legez.
Eta zure ordez Eusko Jaurlaritzan entregatuko ditugu, zure izenean
Eta behin dokumentua erregistratuta, Abiapuntun arduratuko gara dokumentuaren hartzaile izan behar duen Eusko Jaurlaritzaren sail, erakunde edo organoari helarazteaz, indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen berme eta baldintza guztiak betez eta interesduna ezertaz kezkatu beharrik gabe, Ermuko Udalak bere gain hartuko baitu egin beharreko guztia behar bezala egiteko erantzukizuna.
Horretarako, lankidetza-hitzarmena sinatu dugu Eusko Jaurlaritzarekin, Eusko Jaurlaritzako Autonomi Erkidegoaren administrazioari zuzendutako idatziak udal erregistroetan aurkeztu ahal izateko, eta bertan jasotzen dira alderdi bakoitzaren konpromisoak eta betebeharrak Eusko Jaurlaritzarekiko herritarren harremana arindu eta errazago egiteko.
Gainera, Eusko Jaurlaritzaren jardunari buruz jakin nahi duzun guztiaren berri emango dizugu
Zerbitzu horrez gain, puntu deszentralizatu bat izango da
Abiapuntu, herritarrei Eusko Jaurlaritzaren eginkizun eta jardueren berri emateko, beraz, gure herritarrek ez dute Eusko Jaurlaritzaren arreta-bulego bateraino joan beharrik izango administrazio horretan hainbat gauza izapidetzeko behar diren baldintzak eta dokumentazioa jakiteko: seme/alaben jaiotzagatiko laguntzak eskuratzeko, lanaren bateragarritasunerako eszedentzietarako, gazteek etxebizitza alokatzeko, Etxebideren zerrendetan edo Elkarteen Erregistroan izena emateko…
Abiapuntu: inoiz baino “leihatila bakarrago”
Udal harkorra, herritarrentzakoa eta herritarren beharrizanei erantzutera bideratutakoa izateko konpromisoa daukagulako.
Horretarako eskaintzen dizugu ABIAPUNTU, gurekiko, eta orain Eusko Jaurlaritzarekiko, zure aurrez aurreko harremanen topagune eta abiapuntu izan dadin.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n