Gabonetako erakusleihoen bigarren lehiaketa herriko merkatarientzat
Herriko merkatariek eta udalak elkarlanean jardungo dute, Gabonetan gure kaleak dinamizatu eta erakargarriago egiteko xedez. Hori horrela, bigarren urtez erakusleihoen lehiaketa izango da herriko dendari guztientzat zabalik dagoena EMOE elkarteko kide izan edo ez. Helburua merkatariek beren erakusleihoak apaindu eta jantzi ditzatela datozen jaietan, Gabon giro handiago eta koloretsuagoa izan dezagun herrian.
Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek izena eman beharko dute abenduaren 12a baino lehen Toki Garapeneko udal alorraren (943 17 90 18) edo Merkatarien elkarteko (943 17 41 47) bulegoetara deituta, goizeko 9:30etatik 3etara bitarteko ordutegian. Idatziz ere inskribatzerik badago, acermua@euskalnet.net edo centroizarra@udalermua.net postontzietara mezua bidaliz. Izena ematen duten establezimendu guztiek lehiaketan parte hartzen dutela adierazten duen agiria jasoko dute, zeina erraz ikusteko moduan agerian jarri beharko duten.
Parte-hartzaileek erakusleihoak prest izan beharko dituzte abenduaren 13rako, eta horrela mantendu urtarrilaren 6ra bitartean. Horrez gain, argiztatuta izan beharko dute, gutxienez, gaueko hamarrak artean. Bi sari banatuko dira, bata epaimahai profesional eta adituak eta, besteak, herritarrak emandakoa gustukoen dutenari.
Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da, konposizio eta muntaiak baloratzeko. Kideeak ondoko aspektuak baloratuko dituzte: kalitatea, konposizioa, irudi komertziala, produktuak aurkezteko modua, sormena, berrikuntza, eta abar… Lehiaketaren irabazleari sari moduan modernizazio proiektua gauzatzeko analisia egingo zaio, horretan lagunduz. Epaimahaiak bere erabakia abenduaren 22an ezagutaraziko du.
Herritar eta bezeroek ere gure erakusleiho gogokoena aukeratzeko eta hori zein den adierazteko aukera izanen dugu. Herri bozka eman ahal i zango baitugu udalaren webgune korporatibo honetan bertan. Beren iritzi eta botoa ematen duten guztien artean EMOE elkarteak prestatutako produktu sorta zozketatuko da. Bozka herrikoia bidez lehiaketaren irabazleari sari moduan modernizazio proiektua gauzatzeko analisia egingo zaio, horretan lagunduz. Epaimahaiak bere erabakia abenduaren 28an ezagutaraziko du.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena