Horra, horra gure Olentzero!

12.12.11
Euskara

Urtea amaitzeko egun gutxi falta direla, poliki-poliki sartuak gara Gabonetako aurre-prestakizunetan. Eta aurten ere, bosgarren urtez jarraian, Euskara Sailak herriko ikastetxe eta udal liburutegiarekin lankidetzan Olentzerori gutuna idazteko ekimena abian jarriko du. Ekimen horren helburua, tartetxo bat hartu eta dakiguna erabiliz, Olentzerori gutuntxo bat idaztean datza, horretarako Olentzero jarri da liburutegian eta bertara eraman eta han utzi behar dira idatzitako gutunak.

Ekimenean parte hartu ahal izango dugu nahi dugun guztiok, epea abenduaren 29ra artekoa izango da, biharamunean, batutako gutun guztiak, adinka sailkatu eta zozketa egingo da, horrela bada, adin multzo bakoitzeko mahai-jolas bat edo gustuko izango den beste opariren bat jasotzeko aukera izango da.

Ekimenarekin zerikusia duten agiriak:

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko