Hogeita bost dendek parte hartuko dute, herriko Gabon erakusleihoen II. lehiaketan
Hogeita bost dendek parte hartuko Gabon erakusleihoen herriko II. lehiaketan. Izen ematea astelehenean itxi zen. Izena eman dutenek jada apainduta dituzte beren erakusleihoak eta parte hartu izanaren adierazgarria. Hori horrela, herritarrok dendetatik pasa gaitezke lanak ikustera eta webgune honetan uzten dizuegun herri bozketan parte hartu eta gustukoena aukeratzera. Bozketa zabalik mantenduko dugu abenduaren 26ko gauerdira artean. Bozketan parte hartzen duten guztien artean, establezimenduek emandako produktu sorta zozketatuko da.
- Bete datu petsonalak.
- Gehien gustatzen zaizun erakusleihoa aukeratzeko hautatu beren eskerrean dagoen borobila.
- Formularioaren beheko atalean Guardar valores botoia sakatu.
Lehiaketaren helburua merkatariek beren erakusleihoak apaindu eta jantzi ditzatela da datozen jaietan, Gabon giro handiago eta koloretsuagoa izan dezagun gure herrian. Hogeita bost dendek izena eman dute herriko II. lehiaketan.
Parte hartzaileek erakusleihoak jantzita eta prest eduki behar dituzte abenduaren 13tik datorren urteko urtarrilaren 6a bitartean. Egun horietan, erakusleihoek argiztatuta izan behar dute, gutxienez gaueko 10ak bitartean.
Epaimahaia establezimendu guztietatik pasako da, konposizio eta muntaiak baloratzeko. Kideeak ondoko aspektuak baloratuko dituzte: kalitatea, konposizioa, irudi komertziala, produktuak aurkezteko modua, sormena, berrikuntza, eta abar… Lehiaketaren irabazleari sari moduan modernizazio proiektua gauzatzeko analisia egingo zaio, horretan lagunduz.
© Testuak, argazki bildumak eta konposaketa lana: Sergio Díaz eta Roberto Tejada.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.

























